Ba al zenekien… alemanek tapoiak sortu zituztela zarata gorrotatzen zutelako?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… alemanek tapoiak sortu zituztela zarata gorrotatzen zutelako?

Denok jakinaren gainean gaude alemanek ez dutela zarata jasaten, baita haren aurkako aldarrikapenak antolatzen dituzte ere. Horregatik ez da harritzekoa herrialde teutoian lehenengo belarrietarako tapoiak asmatzea.

Denok jakinaren gainean gaude alemanek ez dutela zarata jasaten, baita haren aurkako aldarrikapenak antolatzen dituzte ere. Horregatik ez da harritzekoa herrialde teutoian lehenengo belarrietarako tapoiak asmatzea.

  1. urtean Alemaniarentzat urte erabakigarria izan zen zaratari dagokionez. Orduan, Theodore Lessing filosofoak Hannoverren lehena Antilärmverein sortu zuen, alegia: zarataren aurkako elkartea. Bertako elkarkideek eztabaida egiten zuten kutsadura akustikoak mundu intelektualari eta kulturalari sortzen dizkien eraginei buruz.

Bestalde, zarata gehiegizko arazoak konpontzeko, Max Negwer farmazeutikoak Berlinen belarrietarako lehenengo tapoiak garatu zituen, Ohropax izenpean (“belarria” alemanez eta “bakea” latinez).

Negwer tapoi hauek farmazietan merkaturatzen behin eta berriro saiatu zen, baina Lehenengo Mundu Gudatik aurrera izan zen gehien promozionatu zituenean eta salmentek maila nazionalean eta nazioartekoan gora egin zutenean.

Orain, dagoeneko, ezagutzen dugu gehien erabiltzen diren eta etengabeko zaratarekiko eraginpean dagoen langileak dituen enpresa orotan derrigorrezkoak diren NBEen jatorria. Izan ere, tapoiek zarata murrizten dute, iturritik entzunbiderainoko ibilbidea eragozten dutelako. Era berean, eusten dira entzunbidearen irekigunean aplikatuta, beraz, belarriak behatzekin estaltzearen antzeko efektu bat sortzen dute.

Tapoiak zuzen erabiltzeaz gain, funtsezkoa da gaizki erabiliz gero, aurre egin beharreko arriskuak ezagutzea:

  • Buruko minak
  • Nekea
  • Hipertentsioa
  • Digestio arazoak
  • Estresa
  • Suminkortasuna
  • Komunikazio arazoak
  • Entzumena partzialki edo erabat galtzea

Belarria funtsezkoa da edozein lanpostutan. Horregatik, horiek babesteko hain beharrezkoa den NBE honen erabilera zaindu behar dugu. Beti bezala, babesa, segurtasuna eta ohitura seguruak lehenetsiak izan behar dira.

 

 

Buletinera harpidetu