Ba al zenekien… arauak ez direla mugak? Kirolean segurtasunaren alde egiteko pentsatu dira

Ba al zenekien
Ba al zenekien… arauak ez direla mugak? Kirolean segurtasunaren alde egiteko pentsatu dira

Denok dakigu kirola eta ariketa fisikoa egitea oso onuragarria dela. Baina, gure organismoan eragiten dituen ondorio positiboak benetan eraginkorrak izan daitezen, modu seguruan praktikatzen ari garela ziurtatu behar dugu. Kiroleko segurtasuneko lehenengo araua arauak ezagutzean eta errespetatzean datza.

Denok dakigu kirola eta ariketa fisikoa egitea oso onuragarria dela. Baina, gure organismoan eragiten dituen ondorio positiboak benetan eraginkorrak izan daitezen, modu seguruan praktikatzen ari garela ziurtatu behar dugu. Kiroleko segurtasuneko lehenengo araua arauak ezagutzean eta errespetatzean datza. Ohituratik eratorritako arauak dira, hau da, zentzua eta izateko arrazoia duten arauak eta askotan, hain zuzen ere, kirolariei lesioak edo zenbait egoera saihestea dute helburu.

Kirol bat segurtasunez praktikatzeko beste funtsezko elementu bat teknika zuzena ezagutzea da. Horrela, naturalak ez diren keinuak behin eta berriro errepikatzetik eratorritako lesioak eta kalte fisikoak ekidin daitezke. Adibidez, orekarik gabe jauzi egiten duen saskibaloiko jokalari batek ez du hasieran kalterik nabarmenduko, baina denborarekin, bere artikulazioek jasaten ari diren gain esfortzua pairatuko dute.

Horrez gain, kirola praktikatzeko behar bezala prestatu behar da. Aurretiko beroketa oso garrantzitsua da, horren bidez, gure gorputza tonifikatzen eta giharrak ondorengo esfortzurako prestatzen baitugu, lesioak jasateko arriskua murriztuz. Beroketaren barruan, luzaketak ezinbestekoak dira, ehunak malguago bilakatzen baitituzte. Horrez gain, entrenamendua sasoi fisikoa hobetzeko prebentziorik hoberena da, alegia; gure gorputza kirol bakoitzeko berezko lan zametara eta mugimenduetara ohitzea, etab.

Zaindu behar dugun beste alderdi bat ekipamendua da. Zenbait kiroletan kaskoak ezinbestekoak dira (futbol amerikarra, hockey, beisbol, zesta punta, txirrindularitza, eskia, etab.) eta arrisku fisikoak saihesten dituzte. Beti praktikatzen dugun kirolerako egokia den kasko bat aukeratu behar dugu, segurtasun baldintzak betetzen dituela ziurtatzea, egoera zuzenean dagoela eta behar bezala doitzea.

Begietarako eta ahorako babesgailuak, halaber, erabilgarriak izan daitezke. Lehenengoak modu seguruan doitu behar dira eta kuxinak eraman ditzakete gailuarekin kontaktuan dauden azaleko zatietan. Horrez gain, ikusmen arazoren bat baldin badugu, kontuan edukiko dugu babesgailu egokia enkargatzerakoan. Aho babesgailuekin kontuan hartu beharko dugu, gure ahoaren hozkadari egokitzen ez bazaizkio, epe luzean arazoak eragingo dizkigutela.

Beste osagarri batzuk eskumuturrekoak, belaunetakoak eta ukondokoak izan daitezke. Horiek gure artikulazioak babesten eta finkatzen dituzte. Horrez gain, zenbait kiroletan kuxinak dituzten babesgailuak behar dira, esaterako, zango-babesak futbolean, petoak izotz hockeyan, sorbalda-babesak futbol amerikarrean.

Oinetakoak garrantzi handia emango diogun elementu bat da, kirol bakoitzerako egokiak diren horiek estropezu egiteko eta erortzeko arriskua murriztu baitezakete. Zenbait kiroletan, takoak dituzten oinetakoak behar dira eta horien higadurari erreparatu behar zaio, oinetakoak bere baldintzak behar bezalakoak ez direnean aldatzeko.

Eta jakina, neurri egokia kontuan hartuko dugu, oinetarako zein gainontzeko osagarrietarako, guri ez dagokigun neurri bat erabiltzeak arazoak eragin ditzake eta.

Buletinera harpidetu