Ba al zenekien atalean… Aristotelesek dagoeneko aipatu zuela zeinen garrantzitsuak ziren ohiturak?

Ba al zenekien
Ba al zenekien atalean… Aristotelesek dagoeneko aipatu zuela zeinen garrantzitsuak ziren ohiturak?

«Behin eta berriz egiten duguna gara. Bikaintasuna, beraz, ez da egintza bat, ohitura bat baizik»

Filosofoa, logikaria, zientzialaria eta historiako pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen Aristoteles filosofo greziarra eta hitz gutxiko baina eduki handiko zenbait esaldi esan zituelako ere bada ezaguna. Adibidez, «Behin eta berriz egiten duguna gara. Bikaintasuna, beraz, ez da egintza bat, ohitura bat baizik». Esaldi hori egia biribila da, eta, norbaitek zalantzak baditu, aplika dezala bizitzako edozein arlotan. Adibidez kirolean, jarduera eta errepikapena arrakastaren eta perfekzioaren oinarria dira. Lan munduan eta lan arriskuen prebentzioan, Aristotelesen logika berretsi egiten da. Edozein zereginetan perfekziora iristeko, ekintzak behin eta berriro egiteak eta ekintza horietan aritzeak beharrezkoa da. Ekintza eta errepikapen horiek zuzenean garamatza bikaintasunaren ohiturara.

Buletinera harpidetu