Ba al zenekien… Autonomoek ere betebeharrak dituztela lan-prebentzioaren arloan?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… Autonomoek ere betebeharrak dituztela lan-prebentzioaren arloan?

Autonomoek ere betebeharrak dituztela lan-prebentzioaren arloan?

Autonomoa bazara, eta lan-prebentzioaren eta –osasunaren kontu honek zurekin zerikusirik ez duela uste baduzu, oker xamar zabiltza; egiaz, eragiten dizu. Eta oraindik ere zalantzak badituzu, legeak argituko dizkizu, hain zuzen ere Lan autonomoaren Estatutuaren Legearen 5. artikuluak. Zure kontura bazabiltza, jakin ezazu lanerako dituzun ekipoak eta tresnak behar bezala mantentzeko betebeharra duzula: kamioi bat ala ordenagailu bat izanda ere, beharrezkoa da egoera ezin hobean edukitzea.

Eta berdin gertatzen da NBEak badituzu (Norberaren Babeserako Ekipoak). Autonomoa bazara, eta langileak badituzu zure ardurapean, ez zaitez oharkabetu. Legezko ondorioetarako, zure jarduerak Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legea bete behar du, hau da, edozein enpresatako baldintzak zehazten dituen lege bera. Lan-segurtasuna guztion ardura da.

Buletinera harpidetu