Ba al zenekien… azkazal esmalte iraunkorrak osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… azkazal esmalte iraunkorrak osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela?

Gaur egun, geure irudia asko zaintzen dugu, eta azkazal distiratsuak erakustea gustatzen zaigu, manikura eta pedikura ezin hobeekin. Manikura mota anitz daude, nahiz eta laka iraunkorreko manikura nagusitu den. Hala ere, praktika horrek kontuan hartu beharreko hainbat arrisku dakar osasunerako.

Dermatologoek ohartarazi dute azkazalak behin eta berriro manikura iraunkorrarekin margotzea arriskutsua dela, askotan dermatitis alergikoak eragiten dutelako.

Arriskua akrilatoetatik dator –petroliotik eratorritako substantzia kimikoak-: horiek esmalte hauetan daude eta osasunerako kaltegarriak dira. Horretaz gain, esmalte horiek UV edo LED lanparen bidez lehortu behar dira, eta oraindik ere arazo gehiago eragin litzakete, UVA izpiak jasoko direlako, eguzkiko kremaz babestu gabe.

Bestalde, mota honetako esmalteak etengabe erabiliz gero, gaixotasun edo patologia desberdinak eragin litezke, azkazaletan “ezkutatuta”, eta infekzio bat hartzeko arriskua dakar, onddoek eta bakteriek eraginda.

Prozesuaren beraren arazoez gain, garrantzitsua da azkazal iraunkorrak ipintzeko etxerako kit-en arriskua kontuan hartzea. Sorta horiek barne hartzen dituzten produktuek geure azalean erupzioak eragin ditzakete.

Osasun Botiken eta Produktuen Espainiako Agentziak (Aemps), Osasun Ministerioko erakundea, Europar Batasunari eskatu dio azkazal iraunkorren laken publikorako salmenta mugatzea, hartara, estetikako profesionalek bakarrik apaindegi espezializatuetan erabiliko dituzte.

Guztiaren gainetik, kontuz ibili behar da, azala baldintza onetan mantentzea  lan egiten duzun bitartean, funtsezkoa da, etorkizunean arazorik izan ez dezazun.

Buletinera harpidetu