Ba al zenekien egiptiarrek zegoeneko segurtasun neurriak aplikatzen zituzten?

Ba al zenekien
Ba al zenekien egiptiarrek zegoeneko segurtasun neurriak aplikatzen zituzten?

Egiptoko zibilizazioa XXI. mendeko egunerokotasunean parte hartzen duten berrikuntza askoren jatorria izan zen.

Izan ere, lan segurtasun eta osasun esparruko berrikuntza garrantzitsu ugari hortik datoz. Adibidez, piramideak eraikitzen zituzten morroiek arnesak, sandaliak eta aldamioak erabiltzen zituzten. Horrez gain, egiptiarrek gaixotasunak ez zabaltzeko hainbat arau ezarri zituzten.

Esate baterako, badakigu Ramses II.ak bere estatuak eraikitzen zituzten morroiak modu berezian tratatzen zituela, uste baitzuen atseden hobeto hartzen eta hobeto jaten baldin bazuten, faraoiaren estatuak ederragoak izango zirela. Lan medikuntzari dagokionez, ‘Ogibideen Satirak’ barne hartzen ditu lanean hartutako jarrera deserosoen eta nekea eta desitxuratze fisikoen artean dagoen loturari buruzko testuak.

Deskribatzen ditu, halaber, buztina erabiltzeak begietan eragindako kalteak eta bizkarroien gaitzak. Garaiko beste testu batzuek hipotetikoki lanbide zehatzekin lotutako gaitzak eta gaixotasunak aipatzen dituzte. Horretaz gain, gaur egun botikin gisa ezagutzen dugunaren aitzindariak izan ziren.

Buletinera harpidetu