Ba al zenekien… elikadura eskas edo desegoki batek hipogluzemiak eragin edo kontzentrazioa kaltetu ditzakeela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… elikadura eskas edo desegoki batek hipogluzemiak eragin edo kontzentrazioa kaltetu ditzakeela?

Janariak gizakiari funtzionaraztea eragiten dio, fisikoki zein mentalki. Berebiziko garrantzia dauka, baita lanari dagokionez ere.

Laneko Nazioarteko Erakundearen arabera (LNE), oker jateak lan produktibitatea %30etara arte murriztu dezake. Izan ere, adituek diote elikadura eskasak edo desegokiak hipogluzemiak eragin edo kontzentrazioa kaltetu dezakeela.

Baita honako arazoak ere: obesitate arriskua, hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, depresioa eta gaixotasun zerrenda luzea. Edo burdin nahikoak ez izateak ahultasuna, nekea eta koordinazio eza ekar ditzake.  Horregatik, garrantzitsua da elikadura ohitura onak bereganatzea, barazkiak, frutak, bihi osoko zerealak eta arrain ugari jatea, dieta jarduera mota orotara egokituz (fisikoagoa bada arroz, pasta, patata gehiago jan behar dira, etab.).

Horrez gain, otorduak ere zaindu behar dira, lasaitasunez ja behar da – presarik gabe- eta lantokian jatea saihestea, adibidez, ordenagailuaren aurrean.

Buletinera harpidetu