Ba al zenekien … emakume batek gaur egungo seinaleen eredua diseinatu duela?

Ba al zenekien | 08/03/2019
Ba al zenekien … emakume batek gaur egungo seinaleen eredua diseinatu duela?

Beharbada ez duzu jakingo trafikoa seinaleztatzeko eredua, mundu-mailan garatzeko oinarri moduan balio izan zuena, Britainiako Margaret Calvert diseinatzaile grafikoak sortu zuela, egungo seinaletikaren amatzat hartzen denak.

Emakumearen Nazioarteko Egunean, omenaldi bat egin nahi diegu, euren esfortzuari, dedikazioari eta lanari esker, aurreko garaietan gizartean agertzen eta onartzen ez zituzten esparruetan nagusitu egin diren emakume horiei. Onespen eta lorpen femenino hori irudikatzeko izangai on bat Margaret Calvert da, gaur egungo seinaleen eredua diseinatu zuen diseinatzaile grafikoa eta tipografikoa.

Hegoafrikan jaioa, bere familia Ingalaterrara joan zen berak 14 urte zituenean. Hor ilustrazioa hasi zen ikasten 1950ean, Chelsea College of Art eskolan, non bere gaitasunengatik nabarmendu zen. Baina diseinu grafikoaren esparrua oraindik garatu gabe zegoen eta nahiz eta diseinatzaile bilakatu nahi izan, kartel bati tipografia bat sartzeko prozesua irakasten zitzaion soilik.

Zorionez,  Margaret Calvert-en irakasleetako bat Jock Kinnear zen, diseinatzaile grafiko ospetsu bat. Berari Gatwick aireportuko seinaleak egitea agindu zioten eta Calvert-ek proiektuan sartu ahal izan zuen, laguntzeko.  Ondoren, Kinnear bulegoan lan egiten eta kolaboratzen hasi zen, non diseinuaren eta tipografiaren eremuan garatu ahal izan zuen.

Bere gaitasunak sustatu zituenez eta benetako bezeroentzat lan egiten hasi zenez, seinaleen diseinuan nabarmentzen hasi zen eta Kinnear-rekin batera trafiko seinaleen sistema bat diseinatu zuen Britainia Handiko autopista berrietarako. Biek zorrotz eta izaera orokorrarekin sortutako autopistetako seinaleen sistemaren diseinu hau, horien hartzailea nor zen jakinda, mundu osoko bideetako seinale modernoen eredutzat erabili zen, beraz, esan daiteke Margaret Calvert izan zena gaur egungo seinaleen ereduaren ama.

Horren ondoren,  Margaret-ek Britainia Handiko trenetako, aireportuetako eta erabilera anitzeko bideetako seinaleak diseinatu zituen.  Baina ez zituen seinaleak bakarrik landu. Tipografia anitz sortu zituen, besteak beste,   Transport eta Rail Alphabet British Railways-ek erabilita, iturri komertzialak Monotype-rako eta Calvert iturria diseinatu zuen Tyne and Wear Metro sisteman erabiltzeko.

1961 eta 2001 bitartean,  Royal College of Art eskolako irakaslea izan zen eta  bere ibilbidean zehar diseinu sari ugari irabazi ditu eta nazioarteko mailan nabarmendu egin dute. 2016an, Officer of the Order of the British Empire (OBE) izendatu zuten tipografiari eta bide segurtasunari emandako zerbitzuengatik. Gaur egun Margaret Calvert  diseinatzaile bikainenen eta ospetsuenen artean aurkitzen da.

Buletinera harpidetu