Ba al zenekien ez zarela aldi berean ekintza ugari egiteko gai?

Ba al zenekien
Ba al zenekien ez zarela aldi berean ekintza ugari egiteko gai?

Askotariko eginkizunak aldi berean egiteko gaitasuna ez da existitzen. Gezurra da gure burmuina bi gauza aldi berean egiteko gai dela. Nahiz eta maiz, bi eginkizun emaitza bikainekin aldi berean egiteko gai garela uste izan, errealitatea bestelakoa da.

Askotariko eginkizunak aldi berean egiteko gaitasuna ez da existitzen. Gezurra da gure burmuina bi gauza aldi berean egiteko gai dela. Nahiz eta maiz, bi eginkizun emaitza bikainekin aldi berean egiteko gai garela uste izan, errealitatea bestelakoa da. Eta bi eginkizun horietako edozeinekiko arreta faltak arrisku bat suposatu dezakeenean, ezbeharrak gertutik jarraitzen gaitu, batzuetan hartaz kontziente izan gabe.

Aldi berean bi ekintza egiten ditugunean burmuinak etengabe batetik bestera egiten du salto, telefonoz deitzen zaituztenean bezala, aldi berean irakurtzen ari zarelarik: batzuetan entzuten eta hizketan ari zara, eta beste batzuetan arreta testuan ipintzen duzu. Zer gertatzen da? Ba burmuina ekintza bat egiten ari denean, besteari ez diola jaramonik egiten ari eta errealitatean ez dakizula ongi zertaz hitzegiten ari zaren edo zer irakurtzen ari zaren. Gainera, burmuinak erabat nekatua amaitzen du eta zure ohiko gainerako trebetasunei eragiten die.

Eta, telefono mugikorrak ere, askotan trebetasunak gutxitzea eragiten digu. Hor baldin badago, zure eskura, izan liteke soinurik ez egitea, baina bertan edukitze hutsak pertzepzioa, arrazonamendua, memoria, arreta, ulermena edota arazoak konpontzeko gaitasun kognitiboak gutxituarazten ari dizkizu. Hala frogatu du orain dela gutxi Chicagoko Unibertsitateak argitaratutako ikerketa batek, Adrian F. Ward, Kristen Duke, Ayelet Gneezy eta Maarten W. Bos ikerlariek egindakoa. Ikerlariek aparatu honen presentzia hutsak hura ukitzeari uko egin eta haien arreta mantentzen dutela diruditen pertsonei ere trebetasunak gutxituarazten dizkiela frogatu zuten bi esperimentu burutu zituzten.

Lehenengo fasean 500 ikasleri memoria eta arretaren inguruko froga psikologiko bat egin zitzaien. Lehenengoan, batzuei mugikorra isilean eta bibraziorik gabe haien idazmahaian edo motxilan uztea eskatu zitzaien. Besteei haien gauzak, mugikorrak barne, gelatik kanpo uzteko eskatu zitzaien.

Bigarren fasean, ikasleek telefonoa lehen azterketan izandako toki berean izan zezaketen, baina batzuei hura itzaltzeko eskatu zitzaien. Bi faseetan, emaitzak hobeak izan ziren mugikorra gelatik kanpo utzi zuten haien kasuan.

Buletinera harpidetu