Ba al zenekien Franz Kafka-k erabili zuela lehenengo aldiz derrigorrezko segurtasun kaskoa?

Ba al zenekien
Ba al zenekien Franz Kafka-k erabili zuela lehenengo aldiz derrigorrezko segurtasun kaskoa?

Denok ezagutzen dugu Franz Kafka, oso idazle ospetsua baita. Metamorfosia, Aitarentzako Gutuna edo Prozesua bezalako lanak mundu osoan ezagutzen dira. Baina hainbeste ezagutzen ez dena da Kafka izan zela derrigorrezko segurtasun kaskoa erabilera zibilerako erabili zuen lehenengoa.

Ez dugu argi Kafkak segurtasun kasko zurruna asmatu zuen ala ez. Nolanahi ere, asmatu ez bazuen ere, hura garatu eta hobetu zuen, Bohemiako Lan Istripuetarako Aseguruen Erakundean kudeatzaile gisa lan egiten zuenean, eta hura derrigorrez erabiltzea lortu zuen. Kafka aitzindarienetariko bat izan zen laneko segurtasun eta higiene arloan, orduan arautu gabe zegoela. Azpimarratzeko mugarria.

Lehenengo segurtasun kaskoak urrezko meategietan lan egiten zuten meatzarien eskutik sortu ziren. Meatzariek feltro gogorreko onddo-kapela hauek kotoiez betetzen zituzten, euren buruak meategi barruan erotzen ziren hondakinetatik eta harrietatik babesteko.

Hura izan zen babeserako kaskoen jatorria. Gero, eboluzionatu zuten Franz Kafkak XX. mende hasieran hobetu zituen altzairuzko kasko bilakatu arte. Ondoren, kasko horiei barne esekidura sistema bat gehitu zitzaien, kolpeak arintzeko. Beranduago, altzairua jatea saihesteko, aipatutako materialean eraikitzeari utzi zitzaion eta termoplastikoz egiten hasi ziren. Ondorioz, kaskoak langileentzat arinago eta erosoago bihurtu ziren.

Horrez gain,  segurtasun kaskoari egin zion ekarpenari esker,  Franz Kafkak eraikuntzako langileei hornitzeko jantzi protokolo bat utzi zuen.  Kafkak abian jarri zituen babes neurri horiengatik guztiengatik, eta baita norberaren babesaren arloan egindako berrikuntzengatik ere, American Safety Society elkarteak urrezko domina eman zioen ondoz ondoko hiru urtez.

Buletinera harpidetu