Ba al zenekien… gorputzeko ileak zure autobabesa kaltetu dezakeela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… gorputzeko ileak zure autobabesa kaltetu dezakeela?

Aipatutako maskaren funtzionamenduak erabiltzailearen aurpegiaren eta arnasketarako babes ekipoaren beraren arteko hermetikotasuna oinarri hartzen du. Baina zenbait faktorek maskarak aurpegira behar bezala estutzea oztopatu dezake eta horietako bat aurpegiaren ilea da.

Arnasketarako babes ekipoak (esaterako, maskarak, ahokoak edo maskara auto iragazleak) arnas-sistema, giroko atmosferatik eratorritako partikula kaltegarriak arnas hartzearen aurka, babesteko erabiltzen dira. Aipatutako maskaren funtzionamenduak erabiltzailearen aurpegiaren eta arnasketarako babes ekipoaren beraren arteko hermetikotasuna oinarri hartzen du. Baina zenbait faktorek maskarak aurpegira behar bezala estutzea oztopatu dezake eta horietako bat aurpegiaren ilea da.

Erabiltzailea babestu ahal izateko, aurpegira zuzen estutu behar da, eta egokiak ez diren bizarrek, biboteek edo kokospekoek babeserako ekipoa behar bezala estutzea eragotzi dezakete, eta ondorioz, ekipoak ez lirateke hain eraginkorrak izango eta babesa murriztu egingo litzateke.

Ekipo horien estutzeko ahalmena egiaztatzeko hainbat azterketa egin dira, aurpegiaren egokitzaileak norbaiten aurpegiarekin zigilu bat sortzeko gaitasunaren eraginkortasuna kalkulatu ahal izateko. Azterketa horien guztien arabera, ondorioztatu da, maskara eraginkortasun osoz babestu ahal izateko, aurpegia garbi, lehor eta ilerik gabe eduki behar dela, maskara ipini baino lehen. Ilerik gabe diogunean, bizarra lan txanda baino 8 ordu lehenago mozteaz ari gara.

Izan ere, aurpegian ilea egonez gero, bereziki maskara eta larruazalaren arteko kontaktu gunean, ekipoak behar bezalako hermetikotasuna lortzea galarazi egiten da eta haren eraginkortasuna galdu egiten da. Horri dagokionez, aurpegian hainbat eta ile gehiago egon, maskarak gero eta eraginkortasun gehiago galduko du. Horrez gain, arnasgailuak hasperen balbula bat baldin badu, zenbait bibote edo bizar estilok balbulak behar bezala funtzionatzea oztopatu dezake, aurpegiaren ilea harekin kontaktua sartuz gero.

Hori dela eta, oro har, babes ekipo hauek erabiltzen dituzten langileek ez dute bizar iletsua eduki behar. Bibote edo kokospeko txiki bat izan dezakete, baldin eta maskararen barruan geratzen bada eta ez badu ekipoaren perimetroaren eta aurpegiaren arteko kontaktu gunea trabatzen.

Bibote edo bizar zale amorratua baldin bazara, ondoren, zehaztuko dizkizugu zein bibote edo kokospeko gomendatzen diren eta zeintzuk baztertu behar dituzun, zure autobabesa kaltetzea nahi ez baduzu.

Diseinu hau OSHAren informazioan oinarrituta dago, primeran ilustratzen baitu.

Beraz, orain badakizu, eraman aurpegia ilerik gabe edo joan zaitez bizartegira eta zure bibotea edo bizarra egokitu, dagokion estiloa eta tamaina izan ditzan, eta zure segurtasunari kalte eragin ez diezaion. Ez jarri zure segurtasuna arriskuan… ileengatik 😉

Buletinera harpidetu