Ba al zenekien…inurriek zauritutako kideak zaintzen dituztela eta, beharrezkoa denean, eraman egiten dituztela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien…inurriek zauritutako kideak zaintzen dituztela eta, beharrezkoa denean, eraman egiten dituztela?

Inurriak ezagunak dira animalien munduan komunitate konplexuenak osatzen dituztelako. Milaka kide izaten dituzte, bakoitzak funtzio jakin bat izaten du, eta desadostasunik gabe egiten dute lan.

Inurriak ezagunak dira animalien munduan komunitate konplexuenak osatzen dituztelako. Milaka kide izaten dituzte, bakoitzak funtzio jakin bat izaten du, eta desadostasunik gabe egiten dute lan. Norbaitek pentsa lezake, hainbeste kide izanda, elkartasunik gabeko norbanakoak direla; izan ere, azken finean, “hainbeste izanda, zer axola du bat gehiago ala gutxiago izateak?”. Baina zientzialariek aditzera eman dute ez dela horrela. Ikusi dutenez, Matabele deituriko Afrikako inurri espezie batean, banakoek zaurituei laguntzen diete komunitateak beste komunitate batzuei edo termitei aurre egin behar dienean. Berez, zaurituta dagoen inurriak keinuak egiten ditu kide baten laguntza eskatzeko. Beregana hurbiltzen den kideak ingurunea garbitzen du hiruzpalau minutuz, eta horrek zauritutako inurriaren bizi-itxaropena ikaragarriki handiagotzen du. Beste espezie batzuetan, zauritutako kideak etxera eramaten dituzte.

Buletinera harpidetu