Ba al zenekien kaskoa erabiltzea nahitaezkoa izan zen lehen eraikuntza-proiektua Hoover presa izan zela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien kaskoa erabiltzea nahitaezkoa izan zen lehen eraikuntza-proiektua Hoover presa izan zela?

Hoover presa eraikitzen 1931ko apirilaren 20an hasi ziren, Colorado ibaiaren arroan (AEB).

Garaiko proiektu handinahienetako bat izan zen eta 1936an amaitu zuten. Eraikuntza-lanetan kaskoa erabili behar izan zuten nahitaez, lehen aldiz. Azpiegitura izugarri handia zen: 221,4 metroko altuera eta 379,2 metroko luzera zituen. Eraikuntza-lanetan 107 istripu izan zituzten eta 96 langile hil ziren.

Hori ikusita, San Frantziskoko Golden Gate zubiaren eraikuntza-lanetako ingeniari buru Joseph Straussek, 1933an, kaskoa erabiltzea agindu zien langileei. Haren nahia lantokia, oso arriskutsua zenez, ahalik eta seguruena izatea zen. Horregatik, meatzaritzako ekipoetan espezializatutako E.D. Bullard Company enpresari modelo batzuk egiteko enkargua eman zion, Lehen Mundu Gerrako soldaduen kaskoak oinarritzat hartuta.

Buletinera harpidetu