Ba al zenekien… Kaskoek iraungitze data dutela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… Kaskoek iraungitze data dutela?

Gure orriaren edukien jarratzaile sutsu gisa, ziur gaude zuetako inor ez dela lan zonalde batean sartzen edo lan arriskutsuak egiten, egoera horretarako premiazkoa eta derrigorrezkoa den dagokion babes kaskoa eraman gabe. Baina, ba al zenekiten kaskoek iraungitze data dutela?

Gure orriaren edukien jarratzaile sutsu gisa, ziur gaude zuetako inor ez dela lan zonalde batean sartzen edo lan arriskutsuak egiten, egoera horretarako premiazkoa eta derrigorrezkoa den dagokion babes kaskoa eraman gabe. Baina, ba al zenekiten kaskoek iraungitze data dutela? Hori kontuan hartzeko oso datu garrantzitsua da, iraungitze data igaro ondoren kaskoa ezaugarriak galtzen baitoa, erabat alferrikako bihurtu arte.

Baina, noiz amaitzen da kaskoaren bizitza baliagarria? Bada, iraungitze data kontuan hartzeaz gain, oro har, fabrikatzaileak ezarrita, hainbat kanpo elementu hartu behar dira kontuan, esaterako: nola erabili den (egunero edo noizean behin), eman zaion tratua, eguraldiaren eraginpean eman duen denbora, etab.

Kontuan hartu behar da kaskoa fabrikatzeko erabili diren materialak ezaugarriak galtzen doazela denborarekin, polimeroak ahultzen doaz, barneko zintak, uhalak eta aurrealdeko banda luzatu daitezke, kuxinak desitxuratu eta inpaktuak xurgatzeko gaitasuna galdu, etab.

Egunero erabiltzen den kasko batek 4 eta 8 urte arteko iraungipena dauka, baina hura orientagarria da soilik, nabarmen murriztu baitaiteke, honako egoeraren batean egon bada:

  • Eguzki biziaren eraginpean denbora luzez.
  • Muturreko tenperatura hotzak.
  • Sarritan gaizki tratatu eta kolpatu.
  • Erremintaren edo zama astunaren bat haren gainean erori da.
  • Kolpe txikiak jasan ditu eta pitzadura txiki bat dauka.
  • Altuera handi batetik erori da.
  • Diluitzaile eta disolbagarriekin batera gordeta egon da.

 

Lan arriskuen prebentzio politikaren eraginez, normalean, enpresek kaskoak ezarritako iraungitze data baino lehen kentzen dituzte, baina askotan ezin dute kontrolatu kasko bakoitza zein egoeran aurkitzen den. Beraz, sarritan ondo errebisatu zure segurtasun kaskoa eta merezi duen bezala zaindu, ez baduzu haren bizitza baliagarria murriztu nahi eta, horrenbestez, zure bizitza arriskuan jarri. Segurtasuna eta prebentzioa garrantzitsuena da.

Buletinera harpidetu