Ba al zenekien lan-eremuan bero fisikoa eta mentalaren arteko lotura dagoela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien lan-eremuan bero fisikoa eta mentalaren arteko lotura dagoela?

Lan eremuetako tenperatura oso garrantzitsua da, langileen ongizateari zein osasunari dagokionez, euren zereginak garatzeari dagokionez eta baita euren produktibitateari dagokionez ere, aurreko post batean adierazi genuen bezala (lotu).

Eta hori ez ezik, Cornelleko Unibertsitateak egindako azterketa batek, aseguru bulego baten langileen artean, egiaztatu du ere bero fisikoa eta pertsonen arteko beroa lotuta dagoela. Izan ere, hotza fisikoki sentitzen dugunean, ziur aski gainontzeko lan eremua, lankideak barne,  desatseginagoak eta zakarragoak direla uste izango dugu.

Bestalde, aipatutako azterketak dio beroa sentitzen dugunean eta hotza sentitzeari uzten diogunean, lasaitzen garela eta erne egoteari uzten diogula, eta aldi berean, inguruan ditugun lankideen parean sentitzen gara.

Beraz, bero fisikoak zuzenean eragiten dio pertsonen artetik jasotzen dugun beroan. Psikologoek emaitza hori gure garuna eraikita dagoen moduan oinarritzen dute.  Garunaren atal bera irla-azala, alegia, aktibatzen da, bai tenperatura fisikoa atzematen dugunean eta bai beste pertsonengan konfiantza eta enpatia sentitzen dugunean. Hortaz, berotasuna esperimentatzen dugunean, aldi berean, konfiantza sentitzen dugu. Eta alderantziz.

Honek ere zerikusi handia dauka gure aspaldiko biziraupenerako senarekin. Jaiotzen garenean babesik gabe gaude eta gurasoengandik edo zaintzaileengandik gertu mantendu behar gara bizirik irauteko, horiei eta horien babesari esker. Horregatik, beroa bilatzeko programatuta jaiotzen gara. . Eta horregatik besarkada batek eragiten digun beroa maitatuta eta babestuta sentitzearekin lortzen dugu. Jasotzen dugun besarkada bakoitzarekin gure buruan sendotzen doan konexio bat. Hori dela eta, lanean, jabetu gabe, tenperatura beroa konfiantza inguruarekin lotzen dugu.

Gure lantokian, tenperatura egoki batek antolaketarako politika egokiak sustatu ditzake, lanean, inguruan ditugun pertsonei buruzko iritzietan eragin ditzake eta konfiantza giro bat sor dezake eta baita  baikortasuna  ere, non langileok elkarrekin hobeto konektatuko dugun eta harremanak gehiago sendotuko ditugun.

Buletinera harpidetu