Ba al zenekien… latex eskularruak maitasunarengatik asmatu zirela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… latex eskularruak maitasunarengatik asmatu zirela?

Latex eskularruek maitasun istorio bitxia dute atzean. Ezagutu nahi al duzu? Horiek asmatu ziren William Stewart Halsted-ek Estatu Batuetako mediku bat, Carolina Hampton-engana sentitzen zuen maitasunarengatik, alegia, dermatitisa eduki zuen lankide erizaina.

Bai medikuak eta bai ebakuntza-gelako laguntzaileak anestesia erabiltzen zuten morfina eta likido antiseptiko batekin (fenol lainoztagailua) -Joseph Lawrence Lister-ek sortua- ebakuntzetan. Tamalez, erizainari dermatitis bat atera zitzaion, eta okerrera egin zuen, antiseptiko hauek erabiltzearen eraginez.

Halsted Hampton-ekin maiteminduta zegoenez eta berarekin lan egiten jarraitu nahi zuenez, ibilgailuetarako kautxu artikuluak eta pneumatikoak egiten zituen konpainia ezagun bati gomazko eskularruak diseinatzeko eskatu zion, erizainaren eskuak oinarri hartuta. Eta aldi berean, eskularru horiek ebakuntza-gelan lana zehaztasunez egin ahal izateko  fin-finak izan behar ziren.  Eskularru horiekin eskuetako ekzemak desagertu ziren eta maitemindutako bikoteak elkarrekin lan egiten jarraitu ahal izan zuten. Handik gutxira ezkondu ziren.

Eta hau hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Derioko plazan. Amodiozko istorio eder honekin ebakuntzetarako eskularru hauek asmatu ziren, eta XIX. mende amaierako medikuek derrigorrez erabiltzeko eskularru bihurtu ziren.

Buletinera harpidetu