Ba al zenekien… Osasuna zaintzea azterketa medikoak egitea baino zerbait gehiago dela?

Ba al zenekien | 10/01/2020
Ba al zenekien… Osasuna zaintzea azterketa medikoak egitea baino zerbait gehiago dela?

Azterketa medikoak osasun zaintzaren espezialitateko funtsezko alderdi bat dira. Hala ere, zaintzak azterketetatik haratago egiten du. “Zaintzea” hitzak dion bezala: adi egotea ezustekorik gertatzea eta osasuna kaltetzea saihesteko, lan baldintzen eraginez.

Osasuna azterketa medikoen bidez zaindu ez ezik, bestelako bideen bitarteaz ere zaindu daiteke, esaterako, analisi eta azterketa epidemiologikoak, osasun inkestak, bereziki sentikorrak diren langileen arriskuen balorazioa (besteak beste, haurdun dauden eta edoskitzaroan dauden langileak).

Langileen osasunari buruzko informazioa ekartzen duen oro baliogarria da osasun zaintzaren adierazle gisa. Eta ez dugu ahaztu behar lanean jarduten duten prebentzio zerbitzuko osasun langileek artatu beharko dituztela lantokian gertatutako istripuen edo gorabeheren biktimak diren langileen osasun larrialdietako kasuak.

Zein da osasun zaintzaren xedea? Langile bat gaixotzen ari dela garaiz konturatzea eta ahalik eta lasterren arazo horri aurre egitea; kolektibo bereko gaixotasunek lanarekin lotura duten jakitea eta prebentzio neurriak eraginkorrak diren ala ez egiaztatzea, langileen osasuna kalte ez dadin.

Enpresak osasun zaintzaren espezialitatea hitzartuta eduki behar du. Prebentzio jarduera horren bidez langileen osasuna babesten da, aldez aurretik prebentzio planean egon daitezkeen akatsak identifikatzen baitu, eta hartara, osasunerako kalte atzeraezinak eragitea saihestu daitezke.

Laneko medikuei osasun zaintzarako irizpideak ezartzeko lana errazteko Osalanek (Lan Segurtasun eta Osasuneko Euskal Erakundea) osasuna zaintzeko hainbat protokolo garatu ditu, langileen, profesionalen eta medikuen eskura jarrita.

Buletinera harpidetu