Ba al zenekien…kable elektrikoak mundua aldatu zuela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien…kable elektrikoak mundua aldatu zuela?

Asmakizun handi horrek pertsonen bizimodua irauli zuen, elektrizitatea txoko guztietara eramatean.

Asmakizun handi horrek pertsonen bizimodua irauli zuen, elektrizitatea txoko guztietara eramatean.

Gezurra dirudi beste garai batean kable elektrikorik gabe bizitzerik izan zutenik. Asmakizun hori agertzean, 180˚-ko aldaketa gertatu zen, mundua hankaz gora jarri zuen (onerako, noski), eta pertsonen bizi-kalitatea hobetu zuen. Gaur egun, pentsaezina da elektrizitaterik gabe bizi ahal izatea, leku guztietan baitago: fabrikak, ospitaleak, zentro komertzialak, bulegoak, etxebizitzak,… Eta egunero makina bat gauza egiteko erabiltzen dugu: janaria prestatzeko, ordenagailuarekin lan egiteko, ilea lehortzeko, e.a.

Nola sortu zen?

Izaera elektrikoaren lehen fenomenoez Greziako Tales de Mileto filosofoa ohartu zen, baina 1780. urtean, Alessandro Voltak, pila elektrikoaren asmakizunari esker, jakin zuen elektrizitatea sortzean kobrea edo aluminioa bezalako metal eroaleak behar zirela, elektrizitatearekin kargatutako gorputz batekin harremanetan jartzean, hori puntu guztietara eramate arren.

Lehen kableak kobrezko plaka lodiak ziren, eta denborarekin tamainaz txikitzen joan ziren, harik eta kable elektriko bilakatu arte. Asmakizun horrek elektrizitatearen aplikazio teknologikoei buruzko interesa piztu zuen XIX. mendearen erdi aldera. Orduan, Thomas Alva Edisonek (bonbilla asmatu zuenak) edo Samuel Morsek (telegrafoaren asmatzaileak) energia elektrikoa behar zuten aparatuak asmatu zituzten, elektrizitatea kaleetara eta etxebizitzetara eramatea bultzatzearekin batera.

Jada XX. mendean, energia-iturri gisa elektrizitatea behar zuten asmakizun eta aplikazio berriak agertzean, elektrizitatearen iraultza etorri zen, eta beranduago elektronikarena.

 

Buletinera harpidetu