Ba al zenekien… lehenen laguntzako botikina patente bat dela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… lehenen laguntzako botikina patente bat dela?

Botikinaren historia Gizakiaren aurkikuntza handi ugariena bezalakoa da: traizioan amaitu zen adiskidetasun baten kontakizuna.

Lehen laguntzako botikina zegoeneko Antzinako Egipton existitu arren, bere bertsio modernoa ez zen 1828ra arte garatu. Orduan, Alemaniako Wilhelm Wienerschnitzel medikuak bat egin zuen Errusiako Dimitri Ivanovich Votikyn industria ingeniariarekin, pilaka ekoizteko.

Baina errusiarrak  bere kasa jardutea erabaki zuen. Bere lankideari traizionatu zion, patenteaz jabetu zen eta asmakizunari bere abizena ipini zion. Ikerkuntzan eta esperimentazioan 3 urte eman ondoren, Votikyn-ek lehenengo eredua garatu zuen, gizabanako indartsu batek bizkar gainean eraman ahal izateko. Zera hartzen zuen barne: botikak anpoiletan eta patrikarako botilak eta manta batekin egin eta desegiteko esku-ohe bat. Denboraren poderioz eta osagaiak txikiago bilakatu direnez, botikinak elementu berriak hartu ditu barne eta botikina bera txikiago eta erosoago bihurtu da.

Gaur egun, honela osatzen da bere oinarrizko edukia: desinfektatzailea (iodo, alkohola, etab.) gasak, bendak, tiritak eta kotoia. Horiez gain, komenigarria da honako hauek ere barne hartzea: erabili eta botatzeko maskarak eta eskularruak, guraizeak, termometroa, linterna, libreta eta arkatza, pospoloak, lehen laguntzari buruzko liburuxka bat, erabili eta botatzeko zapiak eta zenbait analgesiko.

Buletinera harpidetu