Ba al zenekin hiru seinale akustiko mota daudela?

Ba al zenekien
Ba al zenekin hiru seinale akustiko mota daudela?

Gailu akustikoek seinale akustiko bat igortzen dute segurtasun sistema arriskua edo alarma eragin dezakeen edozein gertakarirengatik aktibatzen denean.

Gailu akustikoek seinale akustiko bat igortzen dute segurtasun sistema arriskua edo alarma eragin dezakeen edozein gertakarirengatik aktibatzen denean.

Mendez mende, soinudun abisuak alerta sistema gisa erabili ohi dira, larrialdietan. Lehendabizi  elkarrekin talka egiten zuten objektu metalikoak erabiltzen ziren, ondoren, kanpandorreak abisu akustikoak emateaz arduratzen zirenak izan ziren. 1819. urtean Frantziako Charles Cagniard de la Tour fisikoak sirena asmatu zuen  eta bere asmakizunari izen hori jarri zion Greziako mitologiaren sirenei erreferentzia eginez.

Seinale akustikoak guztiz entzungarriak izan behar dira, inguruko beste soinuen gainetik eta oso esanahi argia eduki behar dute, inolako anbiguetaterik gabe, seinale hori ezagutzea eta ondorengo ekintza ezinbestekoak izan baitaitezke arrisku eta larrialdi egoeretan.

 

Gaur egun, 3 seinale akustiko sistema desberdin daude:

  • Burrunbagailuak: Gailu akustiko hauek tamaina txikikoak, soinu lineal eta frekuentzia txikiko elektromagnetikoak edo frekuentzia handiko elektronikoak eta piezoelektronikoak izan daitzeke. Etengabeko soinua, aldizkako soinua igorri edo hainbat soinu desberdin barne eduki ditzakete. Oro har, denbora-iraupen gutxiko abisuetan erabiltzen dira. Eraikin publikoetan, ospitaletan, eskoletan eta seinale karrankariagoak egokiagoak ez diren bestelako lekuetan erabiltzen dira.

 

  • Kanpaina txirrinak: Gailu akustiko elektromagnetikoak edo elektronikoak dira, baita sendoak ere. Horiekin soinu potentzia handiko abisu seinaleak sortu nahi dira. Euren perkusio sistemari esker, muturreko tenperaturetan zuzen funtzionatu dezakete. Bere seinaleek norabide anitza dituzte, karriloi moduan. Normalean eskuz erabiltzen dira eskoletan edo gailu automatikoen bidez, suteak atzemateko sistemetan.

 

  • Sirenak: Seinale akustiko guztien artean eraginkorrenak eta deigarrienak dira. Beraz, fabriketan, fundizioetan, industria nabeetan eta segurtasunak lehentasuna daukan esparru guztietako enpresetan erabiltzen dira, baita eraikuntzetan, aireportuetan, anbulantzietan, suhiltzaileen kamioietan, polizia autoetan, etab. ere. Euren potentzia eta irismen radioa handiagoak dira eta euren tonuak askoz nabarmenagoak eta ia kanpoko edozein soinu gainditu dezakete.  Gehien erabiltzen direnak sirena elektronikoak dira, hala ere, elektromekanikoak ere sarritan usatzen dira.

Buletinera harpidetu