Badakizu… LANE-k ehun urte betetzen dituela?

Ba al zenekien
Badakizu… LANE-k ehun urte betetzen dituela?

Lan munduan espezializatutako Nazio Batuen erakundeak ehun urte bete ditu.

Lan munduan espezializatutako Nazio Batuen erakundeak ehun urte bete ditu. 1919an sortu zen eta Lehen Mundu Gerrarekin amaitu zen Versalles-eko Itunaren zati gisa; LANE (Lanaren Nazioarteko Erakundea) bake unibertsal eta iraunkorra lortzeko justizia soziala ezinbestekoa denaren ustean sortu zen.

Bere sorrerarekin, benetan aitortzen zen justizia sozialaren garrantzia bakea lortzeko, une horretara arte herrialde industrializatuetan zeuden langileen errealitate gogorrarekin alderatuz.

Lehen egunetatik, LANE-k ekarpen garrantzitsuak egin ditu lan munduan. Lanaren lehen Nazioarteko Konferentziak, Washingtonen, 1919ko urrian, Laneko Nazioarteko sei Hitzarmen hartu zituen eta bertan, industriako lanordu kopurua, amatasunaren babesa, emakumeen gaueko lana, gutxieneko adina eta industriako adingabekoen gaueko lana aipatzen ziren.

1946an, LANE sortu berriko Nazio Batuen Erakundearen agentzia espezializatu batean bihurtu zen. 1948 eta 1970 artean, herrialde kideen kopurua bikoiztu egin zen eta erakundeak gaur egun duen izaera unibertsala hartu zuen. 1969an LANE-k Bakearen Nobel Saria irabazi zuen bere 50. urteurrenean .

Bere helburu nagusien artean lan-eskubideen promozioa, lan duinaren aukeren sustapena eta babes sozialaren sendotzea daude.

LANE-ren funtzionamendu eta jardueren funtsezko alderdi bat hiru-alderdiko izaerari ematen zaion garrantzia eta gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenaren sustapenaren mesedetan gobernuen eta langileen erakundeen arteko lankidetza da. LANE-k ugazaben, langileen eta estatu kideen arteko elkarrizketa soziala indartzeko lan egiten du.

Bere fundaziotik 100 urte bete direla ospatzeko, 2019an antolatutako 108. Lanaren Nazioarteko Konferentziaren Bileraren baitan, Lanaren Etorkizunerako LANE-ren Mendeurrenaren Adierazpena hartu zen. Adierazpen honekin, teknologiaren aurrerakuntzaren, demografia-eboluzioaren, klima-aldaketaren eta mundializazioaren ondorioz lanaren munduan ematen ari diren aldaketa sakonei erantzun bat ematea bilatzen da.

Meneurren hau ospatzeko arrazoi ugari daude eta oraindik helburu asko lortzeko, horien artean, Garapen Jasangarrirako Helburuen lorpena, bereziki, lan duinaren esparruan. Urteurren zoriontsua!!!!

 

Buletinera harpidetu