Bazenekien… Bizimodu osasuntsuagoa izateak negu honetan gripea izatetik salba zaitzakeela?

Ba al zenekien
Bazenekien… Bizimodu osasuntsuagoa izateak negu honetan gripea izatetik salba zaitzakeela?

Negua etortzearekin batera, gripe beldurgarria iristen da.

Inork ez du nahi mukien, sukarraren, eztularen edo muskuluetako eta hezurretako minaren (zenbait sintoma aipatzearren) sari potoloa egokitzerik nahi. Ezin da gauza handirik egin urtetik urtera aldatzen den eta laneko dozenaka baja eragiten dituen urteko izurri horren aurrean. Zientzialariek oraindik ez dakite nola desagerrarazi gripea sortzen duen birusa.

Kristo aurreko V. mendean jada, Hipócratesek, antzinako Greziako mediku ospetsuak, gaixotasunaren inguruko ezaugarrien eta minen berri ematen zuen, eta, bitxikeria gisa, 1580. urtean, identifikatu zen gripearen lehen pandemia. Eta zein ez da gogoratzen 1918an milioika pertsonak izan zuten “Espainiako Gripea” deiturikoaz? Horren ondoren, “Asiako gripea” eta 1977an, “gripe arrosa” ere etorri ziren. Beranduago jakin zuten horiek guztiak Asiatik zetozela. Gripeak (ingelesez flu), gripe izena du gazteleraz gripearen errusiar hitz bat medio, eta “erasoa” esan nahi du.

Jakin badakigu engainatu dezakegula urtero txerto bat hartuta, eta txerto hori haurdun daudenek, gaixotasun kronikoak, minbizia, hiesa edo bestelako osasun-arazoak dituztenek nahiz 65 urtetik gorakoek hartu behar dute. Komunitate zientifikoaren nahi nagusia behin betiko txertoa (bizitzan dosi bakar 1) aurkitzea den arren, bestelako erronkak ere aurkezten dira; hala nola, birusaren transmisioa murriztea, ohiko kutsadura-agenteak bezala jokatzen duten biztanleria-sektoreei txertoa jarriaz, hots, haurrak. Edonola ere, garrantzitsua da adi egotea ez kutsatzeko: eskuak garbitzea eta beti ahoa estaltzea doministiku eta eztula egitean.

Gauza guztietan bezala, bizimodu osasuntsua izatea ‘etsaiaren’ aurkako defentsa da. Gorputz osasuntsu batek modu eraginkorragoan aurre egin diezaioke erasoari edota saihestu ere egin dezake. Dietak orekatua izan behar du, eta ez dira falta behar C bitaminan aberatsak diren fruta naturalak: kiwiak, laranjak, arabisagarrak, brokolia, orri iluneko barazkiak, papaiak, piperrak,… Baina, azkenik, sistema immunologiko osasuntsua duen pertsonak birusa harrapatzen badu, tratamendu sintomatikoa (analgesikoak eta antitermikoak) ematea eta pazientzia izatea besterik ez da geratzen.

Buletinera harpidetu