Bazenekien buruko kaskoa Arabiako Lawrence-ri esker erabiltzen dugula?

Ba al zenekien | 13/11/2019
Bazenekien buruko kaskoa Arabiako Lawrence-ri esker erabiltzen dugula?

Ospitalean artatu zuen neurokirurgialari bat abenturazale militarraren miresle sutsua zen eta ondorioz zeharo lur jota gelditu zen, Lawrence-k bere burua babestu izan balu bere bizia salbatzeko aukera izango zuela jakitun.

Denok ikusi dugu Peter O’Toole protagonista moduan izan zuen filma mitikoa eta Wadi Rum basamortuan, Arabiako Lawrence ezizenez ezaguna den idazle, militar eta arkeologo britainiarrak han bizi izan zituen abenturak. Baina askok ez dakitena da soldadu honek Lehen Mundu Gerran eta are gehiago Arabiar matxinadan Otomandar Inperioaren aurka paper nabarmena izan zuela eta bere ezizena bertan irabazi zuela.

Bere benetako izena Thomas Edward Lawrence zen eta Erdi Aroko historiaren, Gurutzaden eta arkeologiaren inguruan erakutsitako interesa jada bere haurtzaroan eta ikasle-garaian zehar agertu ziren.

Bere heriotzaren arrazoia ere ez da oso ezaguna, izan ere, ezbehar eta abentura ezberdinei aurre egin ondoren, bere heriotza motor istripu baten ondorioz gertatu zen, familia eta eguneroko giroan. Etxera itzultzean bi haur bizikletan gurutzatu zitzaizkion. Horiek saihesten saiatzean, bat-batean frenatu eta motorretik bota egin zuen, lurrera erori zen eta buruan kolpe hilgarri bat hartu zuen. Ia astebete koman egon ondoren, 1935eko maiatzean hil zen.

Ospitalean artatu zuen neurokirurgialari bat abenturazale militarraren miresle sutsua zen eta ondorioz zeharo lur jota gelditu zen, Lawrence-k bere burua babestu izan balu bere bizia salbatzeko aukera izango zuela jakitun.

Une horretatik aurrera, Hugh Cairns izeneko mediku hau bizitza mantentzeko kaskoa eramateak zuen garrantziaren inguruan motoziklistak kontzientziatzen etengabe jardun zen. Eric Gardner-en asmakizuna zabaltzen aritu zen, motoziklistentzat zehazki diseinatutako kasko bat, 1914an Man uhartean ospatutako lasterketa batean aurkeztuta.

Cairns-en ahaleginei esker, Bigarren Mundu Gerran Britaniar Armadako soldadu motordun gehienek kaskoa eraman zezatela lortu zen. Eta ohitura hori zabaldu egin zen, pixkanaka-pixkanaka, erabilera nahitaezko bihurtu zen arte.

Buletinera harpidetu