Bazenekien ebakuazioetan zehar bizitzak salbatzeko, sarreretan oztopoak jartzea proposatzen duen teoria bat dagoela?

Ba al zenekien
Bazenekien ebakuazioetan zehar bizitzak salbatzeko, sarreretan oztopoak jartzea proposatzen duen teoria bat dagoela?

Bazenekien nahiz eta gure burmuinak sute, atentatu edo beste edozein hondamendiren ondorioz gertatutako ebakuazio jendetsu eta azkar baten kasuan, zenbat eta garbiago eta libreago aurkitu sarrera hobeto izango dela esaten digun, honen inguruan zientzialari batzuk ez daude horren seguru.

Bazenekien nahiz eta gure burmuinak sute, atentatu edo beste edozein hondamendiren ondorioz gertatutako ebakuazio jendetsu eta azkar baten kasuan, zenbat eta garbiago eta libreago aurkitu sarrera hobeto izango dela esaten digun, honen inguruan zientzialari batzuk ez daude horren seguru.

Aipaturiko zientzialari, fisiko eta matematikariek, ikasten eta lanean jarraitzen dute irteeratik gertuera egokira oztopo egokia jartzeak bizitzak salbatzen lagundu dezakeela frogatzeko.

1995etik,  gaur egun Züricheko Eskola Politekniko Federaleko irakaslea den Dirk Helbing alemaniarrak, zenbakizko kalkuluen bidez eta ordenagailu bidezko simulazioen bidez, oinezkoen dinamika analizatzen aritu da. Bere ondorioak bi ideia nagusitan labur daitezke:

  • FIS fenomenoa (“Faster is slower”, azkarrago, geldoago da, “Jantzi nazazu geldiro-geldiro presa daukat eta” esakeraren baliokidea izango litzateke). Fenomeno honek ebakuazioa zenbat eta biziagoa izan gehiago iraungo duela zehazten du irteera itxi eta kolapzatzen duelako.
  • Irteeratik zehar oztopo bat jartzeak masak egindako presioa arintzen laguntzen du, irtenaraztea optimizatuz.

Arazoa baieztapen hauek datu esperimentaletan  oinarritu beharrean, zenbakizko modeloetan oinarritzen direla da. Horregatik, Nafarroako Unibertsitateko Pikortatuko Bitartekoen Laborategiak oinezkoen dinamika ikasten du fisikako eta matematiketako baliabideak aprobetxatuz, egunen baten, pertsonak zirkunstantzia desberdinetan nola mugitzen diren ulertu eta iragartzeko xedearekin.

Alor honi falta zaion baliotasun esperimentala emateko lan egiten dute  benetako esperimentuak eginez, izan ere, ordenagailu bidez  simulatutako ereduek huts egin dezakete aldagai guztiak ez dituztelako kontuan hartzen.

Gaur egun arte, ardiekin eta pertsonekin egindako esperimentuek bizkor irtetzen saiatzeak  efektu kaltegarria duela egiaztatzen dute. Hala ere, bigarren ondorioak baieztatzerako orduan desberdintasunak daude: ardiekin egindako esperimentuetan, grabatutako irudiek oztopo bat jartzeak prozesua azkartzen duela frogatzen dute. Aitzitik, pertsonekin egindako esperimentuek Dirk Helbing-en modeloen aplikazio errealari buruzko zalantza asko uzten dituzte.

Pertsonekin egindako esperimentuek orain arte frogatu dutena honakoa da: oztopoa hurbilegi badago, oztopo literala bihurtzen da eta urrunegi badago ez du baliorik. Horrela, oztopoa jartzeak  ez du balio pertsonen ebakuazioak irauten duen denbora hobetzeko (ardien esperimentuan ez bezala) baina bai erortzeak saihesteko, nahiko garrantzitsua den gauza jende-oldeak ematen direnean.

Baina, zergatik bizkortzen du oztopoak ardi-irteera, pertsonetan efektu berbera ez duela dirudien bitartean? Baliteke kasu honetan giza adimenaren izaera kaltegarria izatea, izan ere, irteeraranzko oztopoa era desberdinean hautematea eragin dezakelako. Oraingoz, dakin gauza bakarra arazoaren ebazpena horren erraza ez dala eta  esperimentazio eta kalkulu gehiago beharrezkoak izango direla da.

Buletinera harpidetu