Elkarrizketa: Ángel Vidal, PROTON ELECTRÓNICA (II): “2016 urtean, gure azken erronka lortu genuen. Enpresa Segurua izatetik Enpresa Osasungarria izatera igarotzea.”

Enpresa seguruak
Elkarrizketa: Ángel Vidal, PROTON ELECTRÓNICA (II): “2016 urtean, gure azken erronka lortu genuen. Enpresa Segurua izatetik Enpresa Osasungarria izatera igarotzea.”

Sarrera hau bigarren atala da.

 

Hemen lehen zatia irakurri dezaku.

Eta haiek nola erreakzionatzen dute enpresak laneko arriskuen prebentzioari ematen dion garrantziaren aurrean?

Zerbait normala bezala hartzen da berehala. Duela urte batzuek, bezero batzuekin arazoak izaten genituen, eta kezkak sortzen ziren.

Eta bezeroak?

Aurrean adierazi bezala, denetik izan dugu.

Duela 30 urtetik hona gurekin leialak diren bezeroak, eta ematen dugun segurtasun-maila baloratzen dutenak. Zehazki, bezeroak zorrotzak dira segurtasunarekin; esate baterako, hainbat altzairu-fabrika eta banaketa-kateren bat.

Salmenta-ondorengo zerbitzuaren kontratu garrantzitsu bat galdu genuen marka ezagun batekin, bezero batzuek kexatu zirelako ez genuela esku-hartzerik egiten gure teknikariak joango ziren zentroaren arriskuen inguruko informazioa lehendabizi jaso gabe. Gure sektorean dena presazkoa da.

Zorionez, azken urteetan, kontzientziazioa eta Enpresa Koordinazioa orokortu dira, eta arazoak oso gutxi izaten dira.

PROTON enpresan aplikatzen diren prebentziozko praktikaren bat azalduko zeniguke?

Inplikazioari buruzko aurreko galderan, gure praktiketako bat labur-labur deskribatu dut. Azalpena aurrez eman dut inplikazio-maila altua eta jardunbide egokiak berezkoak direlako.

Gizartea ohartzen al da segurtasunak eta osasunak lanean duten garrantziaz?

Oro har, ezetz uste dut.

Istripuen gaineko albiste txarrak argitaratzen dira. Komunikabide espezializatu bakar batzuek jardunbide egokiak zabaltzeaz arduratzen dira. Bereziki, komunikatzeko baliabide propioak dituen enpresa handi bat ez bada. Biltzarretara eta saioetara praktikak partekatzera eta ikastera joaten naizenean, bertaratzen diren gehienak Laneko Segurtasun eta Osasun kontuetan lan egiten duten profesionalak dira. Arraroa da gai horretan erantzukizun espezifikorik ez duten zuzendariak, mantentze-lanetako arduradunak, enpresetako tarteko agintariak edo langileak aurkitzea.

Jakina, kontzientzia-maila altua dago bistako arriskuak dituzten lanbideetan, Altzairu-fabriketan, Petrokimikoetan, Meategietan, e.a. Aldiz, Ostalaritzan, Merkataritzan, Bulegoetan, e.a. egoera oso desberdina da. Hezkuntza-mailan ere ez dira ezinbestekotzat jotzen Segurtasun, Osasun eta Lehen Sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Baina hori ere hobetzen hasi da.

Zeintzuk dira PROTON enpresaren hurrengo erronkak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloan?

2016 urtean, gure azken erronka lortu genuen. Enpresa Segurua izatetik Enpresa Osasungarria izatera igarotzea. Horrela erakutsi zuten AENOR ziurtagiriak, LSHINren jardunbide egokien errekonozimenduak eta PREVENCIONAR E-SALUDABLE Sariak.

Mailari eustea, jardunbideak ikasten eta partekatzen jarraitzea, jada erronka bat da, MIKROETEaren gure baliabideentzat eskakizun-maila iraunkor altua duena.

 

Buletinera harpidetu