Enpatia: jar zaitez nire oinetan (segurtasun-oinetan)

Segurmania
Enpatia: jar zaitez nire oinetan (segurtasun-oinetan)

Topikoz topiko, guztiok noizbait entzun dugu enpresen funtsa pertsonak direla, horiek direla eta ez beste ezer enpresaren benetako balioa.

Beharbada, horregatik, laneko arriskuen prebentzioan aritzen garenok, alderdiren batean edo bestean, esan ohi dugu lanaren alde psikologikoa zerbait funtsezkoa dela, alderik garrantzitsuena ez esatearren.

Legezko kontuak alde batera utzita (arlo honetan horiek saihestea hain zaila izanik), segurtasuna kudeatzeko sistema aurreratuenek diote istripu guztiak aurreikus daitezkeela, eta, beraz, saihesgarriak direla. Istripua arrazoi teknikoak medio (ekipo akastuna) gertatzen bada, erakundeak edo enpresak arretaz kudeatu behar zuen haren mantentzea, konponketa edo ordezkatzea. Gizakiaren hutsegitea medio gertatu bada (ekintza ez segurua), berriz, egin duen pertsona trebatu eta kontzientziatu behar zuen enpresak, egin ez zezan.

Eta azken horri dagokionez, baieztapen hain irmoa zalantzagarriagoa egiten da: jende guztia konbentzitu al liteke jardun baino lehen pentsatzeaz, trebatzeaz, ez soilik gauza berriak egiteko moduan, baizik eta beti egin diren gauzak hobeto egiteko moduan ere bai?

Bestalde, edozein atal, departamentu edo maila profesionaleko langileek beren erantzukizuna izan behar dute, beraien segurtasunaz eta lankideenaz arduratu behar dute.

Eta hemen, prebentzioaren eta norberaren arduraren alde bietatik begiratuta, psikologia, “trebetasuna” esan ohi den moduan, zerbait funtsezkoa izatera iristen da, denok jakin baitakigu bizitza osoko aginteak irismen oso mugatua duela,… Beraz, nondik hasiko gara?

Lehen urratsa enpatia izango da. Psikologikoki bestearen lekuan jartzeko gaitasuna. Eta ahalegin hori komunikazioaren bi aldeek egin behar dute, teknikariek eta arduradunek eta langileek.

Langileak ez du kapritxoz esaten norbera babesteko ekipoak erabiliko ez dituenik, edo gorabehera txiki batengatik zauritzea axola ez izateagatik. Prebentzio-arloko teknikariak harekin hitz egin beharko du eta ulertu nola lor dezakeen segurtasun-botak harentzat ahalik eta erosoenak izatea. “Nire oinetan jarri” esamoldea ezin hobeto dator hemen.

Eta alderantziz. Prebentzio-lan osoari zentzua ematen dioten pertsonak entzutea baino funtsezkoagoa da lanpostua ondoen ezagutzen duena postu hori okupatzen duen pertsona dela behin eta berriz esatea. Beraz, moralki ezinbestekoa da pertsona horiek beren ekarpenak egitea eta positiboki parte hartzea proposamenak eginaz, eta, enpatiarekin, egokitzeko ahalegin bat egiteko eskatzen bazaie, kapritxoz ez zaiela egiten ulertuaz.

Laneko arriskuen prebentzioa, ezbairik gabe, zientzia aplikatua da. Mediku-azterketek, industria-higieneak, norbera edo taldea babesteko ekipoen diseinuak zientzia behar dute eraginkorrak izan daitezen, baina, nola ez, aplikazio hori giza harremanak bezalako zerbait hain matematikoa ez denak izugarri baldintzatzen du.

Giza harremanen kudeaketan funtsezko gako gutxi daude, eman daitezkeen urrats orokor gutxi, beti enpatiaz jokatzearena kenduta. Askotan honako hau esan behar da: “haren oinetan jarriko naiz, haren kaskoan, eta haren betaurrekoetan, eta haren arnesean, eta haren babesteko jantzian, eta haren postuan leihoari bizkarra emanda, aire egokituaren irteerapean”,… egunero zortzi orduz.

Sinatua
Luis Blanco Urgoiti, Aveq-Kimikako idazkari nagusia

Buletinera harpidetu