Errealitate birtuala, laneko arriskuen prebentziorako tresna

Bizitza seguruak
Errealitate birtuala, laneko arriskuen prebentziorako tresna

Errealitate birtuala ez da soilik moda bat edo entretenimendurako tresna bat. Luzaroan izango dugu gure artean, nahiz eta oraindik ikertzen ari diren eguneroko bizitzan dituen aplikazioak.

Errealitate birtuala ez da soilik moda bat edo entretenimendurako tresna bat. Luzaroan izango dugu gure artean, nahiz eta oraindik ikertzen ari diren eguneroko bizitzan dituen aplikazioak. Ukaezina da oso erabilgarria dela hainbat arlotan, besteak beste, entretenimendua, medikuntza eta hezkuntza. Laneko arriskuen arloan aukera asko eskaintzen ditu, esperientzia errealagoa baita. Dagoeneko erabiltzen da langileen prestakuntzan.

Teknologia horri esker, adibidez, arrisku-egoera batean jar daiteke langilea modu birtualean, haren osasuna arriskuan jarri gabe. Benetakoaren antzekoa den ingurune simulatu batean koka daiteke langilea eta bertan langileak normaltasunez joka dezake. Sortutako agertokien arteko antzekotasunari eta murgiltze-sentsazioari esker, langileak portaera-ohitura zehatzak bereganatzen ditu. Haiek eguneroko lanean sor litezkeen benetako arrisku-egoeretan aplikatu ahal izango ditu.

Horrela, errealitatearen eta errealitate birtualaren arteko ikuspegi konbinatu bat eskaintzen duten betaurrekoak ere badaude. Jarraibideak ematen dituen erakusleiho bat balitz bezala. Oso sistema erabilgarria da arriskuei aurre egiten ikasteko eta estresa gainditzeko.

Gero eta enpresa gehiagok darabilte teknologia hori. Adibidez, Ibermutuamurrek, Gizarte Segurantzaren mutualitate kolaboratzaileak, webguneko atal batean bildu ditu prebentzioko baliabide ugari. Baliabide horiek bideo-animazioa eta errealitate birtuala erabiltzen dituzte laneko ezbehar-tasa murrizteko.

Enpresa industrialek eta larrialdietakoek ere erabiltzen dute teknologia hori. Adibidez, Ludus euskal enpresak bere teknologia garatzera ere iritsi da, (Ludus Tech). Hemen ere simulazioko betaurrekoak funtsezko tresna dira. Haiek jantzita, egoera birtual baina errealistak bizi daitezke eta errazagoa da langileak trebatzea. Larrialdien sektorean bereziki garrantzitsua da sistema moderno hau. Enpresa publiko eta pribatuetan entrenamenduek ere arrisku handiak sorraraz ditzakete. Horren harira, Ludusek jada Bilboko portuko suhiltzaileekin elkarlanean dihardu oso irisgarriak ez diren tokien simulazioak egiten.

Edonondik

Errealitate birtuala erabiltzearen abantailetako bat langileak formakuntza hobeagoa edukitzea da eta arrisku gutxiagoarekin. Areago, prestakuntza mota hori inbertsio ekonomiko hobea izan daiteke enpresarentzat.

Horrela, adibidez, arriskupean gidatzeko ikastaroak egiterakoan, ez da beharrezkoa ikaslearen bizitza arriskuan jartzea edo enpresako ibilgailuak kalterik jasatea. Ez da beharrezkoa enpresaren jarduera etetea ere. Nahikoa da gidatze-simulagailu batera igotzea egoerei nola aurre egin jakiteko: nola balaztatu aquaplanning-a egitean, zer egin gurpila zulatzen bada, nola gidatu euri asko ari duenean eta nola balaztatu edo desbideratu oztopoak saihesteko. Metodo bera erabiltzen da altuerako lanak egiten aritzen diren taldeekin: bulegoan daudela, erorketak saihesteko ekipamendua nola erabili behar den erakusten zaie.

Hori gutxi balitz eta nahiz eta gizaki gehienontzat oso gauza zaila izan, kontua da tresna horiek gero eta errazagoak eta erabilerrazagoak direla. Hemen da etorkizuna.

 

 

Buletinera harpidetu