Etxea tximinietako suetatik babestu

Bizitza seguruak | 10/12/2019
Etxea tximinietako suetatik babestu

Garai honetan, hoztu egiten duenean, gehien gustatzen zaiguna piztuta dagoen tximini baten ondoan esertzea eta gozatzea da suari begira. Tximiniek etxeak eraginkortasunez eta modu atseginean berotzen dituzte eta lasaitasun uneak oparitzen dizkigute horien alboan.

Garai honetan, hoztu egiten duenean, gehien gustatzen zaiguna piztuta dagoen tximini baten ondoan esertzea eta gozatzea da suari begira. Tximiniek etxeak eraginkortasunez eta modu atseginean berotzen dituzte eta lasaitasun uneak oparitzen dizkigute horien alboan.

Baina adi ibili behar gara, batzuetan tximiniek suteak eragin ditzaketelako hainbat arrazoi direla eta. Hala ere, sute gehienak axolagabekeriaren ondorioz sortzen dira. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen zerbitzuko datuen arabera, probintzia horretan bakarrik, urtero, tximiniak eragindako 60 sute baino gehiago sortzen dira, baina zeuk hura gertatzea saihestu dezakezu, erabiltzeko segurtasun jarraibide erraz batzuk kontuan hartuta.

Ez utzi inoiz tximinia bakarrik piztuta dagoenean. Ez atera inoiz etxetik edo ohean sartu, ondo itzali gabe. Sua berriz piztu eta sute bat eragin daiteke, edo behar bezala ez aireztatzeak itolarria eragin dezake lo egiten ari zaren bitartean. Suak oxigenoa hartu eta CO2 sortzen du.

Tximinia aurkitzen den gela behar bezala aireztatu behar da. Aurreko puntuarekin estu lotuta dago. Behar bezalako aireztapenak tiroa hobetzen du, alegia; kearen hodian zeharreko mugimendua eta karbono monoxidoa kanporatzea errazten du.

Material naturalak erre, esaterako, pinu orratzak, pinaburuak, adar txikiak eta egur enborrak. Ez erre inoiz berniz edo pinturaz tratatutako egurrak, ezta plastikoak edo zaborrak ere, gas toxikoak sor ditzaketelako. Erabili egur lehorra eta zaharra, zenbait espezie bigun baztertuta, adibidez: malaka edo izeia. Egur solidoa erretzen baduzu (besteak beste, astigarra, haritza edo artea), kedar eta errauts kopuru gutxiago sortuko da. Ez erabili 35 cm luzeratik gorako enborrik.

Ez erabili likido sukoirik, esaterako, gasolina eta errekuntza bizkortzeko produktuak. Lurrunkorrak, arriskutsuak dira eta sutea eragiteko aukera gehiago sortzen dituzte.

Sua zuzen piztu. Egiaztatu tximiniako tiroa irekita dagoela eta ez itxi txingarrek erretzeari utzi arte. Lehendabizi, ardagaia suaren oinarrian ipini, gero, egurrezko zatiak ipini, tarte bat utzita airea supetik irten dadin. Egurra erretzen hasten denean ipini kontu handiz enbor pare bat gainean, sutan dagoen txinpartarik eta txingarrik sortu dadila ekidinez. Ondoren, enbor berriak pixkanaka jarri, banan-bana.

Tximinia urtero errebisatu eta kerako hodia urtero garbitu. Sasoi bakoitzean tximinia piztu baino lehen, egiaztatu behar bezalako baldintzetan dagoela. Errebisatu tiroa eta ihesbidea eta egiaztatu ez daudela buxatuta. Garrantzitsua da hobiaren hormetatik kreosota (erretxina) kentzea, su hartu dezakeelako eta hodiaren barruan garrak eragin ditzakeelako. Gomendagarria da teknikari profesional bat urtero mantenuaz arduratzea.

Segurtasunezko distantzia area mantentzea. Ez jarri altzaririk, alfonbrarik, gortinarik edo oihalik tximiniatik gertu, su hartu dezaketelako, beroaren eraginez. Haren inguru, 1,5 metrotako area mantendu behar da hutsik.

Larrialdiren bat sortuz gero, prest egon. Tximiniatik gertu su-itzailgailu bat eskura eduki beti. Ikasi nola erabiltzen den eta bere bizitza erabilgarria kontuan hartu, amaitu baino lehen beste berri batengatik ordezkatuta. Sua ez bada berehala itzaltzen, deitu larrialdietarako zerbitzuei edo suhiltzaileei, 112 zenbakira.

Ke detektagailuak instalatzea. Ke detektagailuak ipini etxean, tximinia dagoen gelan izan ezik. Bizitza salbatu ahal dizun prebentzio neurri bikaina da.

Gogoratu: tximinia behar bezala erabiliz eta oinarrizko segurtasun gomendio hauek jarraituz, ez duzu inolako arazorik eduki behar zure tximiniarekin. Gozatu!

Buletinera harpidetu