Etxean haurrekin slime-a egitearen arriskuak

Bizitza seguruak
Etxean haurrekin slime-a egitearen arriskuak

Slime edo “elefante mukiak” edo lehenagotik “blandiblu” bezala ere ezagutzen dena, umeen artean modan jarri da berriro ere.

Slime edo “elefante mukiak” edo lehenagotik “blandiblu” bezala ere ezagutzen dena, umeen artean modan jarri da berriro ere. Masa likatsu, labainkor eta moldea ezin horrek berriro ere grina itzela sortzen ari du txikien artean, haien artean, etxean handiena, distiratsuena, deigarriena… egundokoena! nork sortzen duen ikusteko lehiatzen direnak.

Orain dibertigarriena ez baita harekin jolastu eta mundu guztia zikinduko duzun mehatsuarekin beldurtzea, baizik eta zeure slime propioa etxean egitea, zeure gustura pertsonalizatuz.  Internet hura nola egin erakusten duten tutorial eta bideoz betea dago; materialak lorterrazak dira benetan, baina kontuz! Oso arriskutsuak suerta litezkeen errezetak ere badirelako eta ez dute substantzia zehatzak maneiatzeak osasunerako suposatzen dituen arriskuetaz ohartarazten. Beraz, etxean slime-a sortzea tokatuko zaion guraso horietakoa bazara arreta ipini.

Lehenik eta behin, ikas ezazu inoiz erabili behar ez duzun osagai arriskutsua zein den bereizten: boraxa. Garbigarrietan, leungarrietan eta xaboietan erabiltzen den konposatu kimikoa da, beti haurren eskueratik urrun mantentzea gomendatzen dena, baina, hala ere, slime-a sortzeko formula askotan dagoena, hura aldi berean erresistentea eta malgua egitea eragiten baitu.

Boraxa erabiliz sortutako slime-k, masa eskuartean erabiltzeagatik larruazalean lesioak eta erredura larriak sortarazi ditzakeela jakin beharra duzu.  Ez dira urriak boraxarekin epe luzean kontaktua izateagatik sortutako larritasun ezberdinetako erredurengatik osasun zerbitzuen arreta behar izan duten umeak; Massachusettsen 11 urtetako neskato batek bigarren eta hirugarren mailako erredurak jasan zituen eta Manchestergo beste neskatila bati eskuetan ebakuntza egin behar izan zioten etxean, YouTubeko errezeta bati jarraituz egindako nahasketarekin jolasteagatik.

Espainian OCU-k (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundea) adingabeen artean osagai honekin egindako slime-arekin jolasteagatik sortutako intoxikazioen igoera detektatu du. Hori dela eta, produktu hau kantitate handietan irensteak giltzurrunetako gutxiegitasuna, bihotzeko arritmiak, koma eta konbultsuioak sor ditzakeela ohartarazten du eta arriskurik gabe eta ziurtatsunez jolasteko, gozokizko hodeitxoekin eta irinarekin kalterik sortzen ez duen slime-a sortzeko errezeta bat errazten du.

Boraxa arto-irina, itsaski zuria, bizarra mozteko aparra, garbigarria… bezalako beste osagai seguruago batzuengatik ordezkatzen duten milaka bertsio badira. Beraz oroitu, etxean egindako zure slime-ean boraxik ez erabili, eta harekin jolasteak ez dizu ezbeharrik sortaraziko.

Buletinera harpidetu