Ikastetxera itzulera segurua. Zenbat pisu eraman dezake nire seme/alaba semeak gurpildun bizkar-zorroan

Bizitza seguruak
Ikastetxera itzulera segurua. Zenbat pisu eraman dezake nire seme/alaba semeak gurpildun bizkar-zorroan

Hilabete bat daramagu eta ikasle asko jada nekatuta eta minduta daude bizkarrean pisu gehiegi eramateagatik.

Hilabete bat daramagu eta ikasle asko jada nekatuta eta minduta daude bizkarrean pisu gehiegi eramateagatik. Irakasgai bakoitzeko testuliburuak, bakoitzerako koadernoak,  eskola-materiala  eta kutxatilak, tablet-a… Dena batera, egunero gure seme-alaben bizkarrak pisu handia jasaten du.

Pediatriako Espainiako Elkartearen (AEP) arabera, bizkar-zorroen erabilera desegokiak giharrak eta artikulazioak mindu eta lepoko, bizkarreko eta sorbaldetako mina sortu dezake. 12 eta 18 urte bitarteko nerabeetan egindako ikerketa baten arabera, motxila astunenak dituzten haurrek bizkarreko mina izateko arrisku handiagoa dute, nahiz eta eskoliosiak ez izan.

Bizkarrean daramaten motxila mota hauetan, AEP-k haurrek euren pisuaren %10 edo %15 baino gehiago ez dezatela kargatu gomendatzen du. Horregatik, guraso askok euren seme-alabentzat gurpildun bizkar-zorro bat erosten dute, baina bazenekien gurpildun motxiletan ere badirela gehienezko pisuaren inguruko gomendioak lesioak ez izateko? Ez? Ba jarraitu irakurtzen interesatuko zaizu eta.

Adituek zehaztu dutenez, haurrek ez dute euren pisuaren % 20 baino pisu handiagoz kargatu behar, nahiz eta gurpildun motxilak edo gurdiak erabili. Nazioarte mailan Ikasle batek gurpildun motxilan garraiatu behar duen gehienezko pisua zein den zehaztu duten lehen adituak, elkarlanean, Ceuta-ko Campuseko (HubemaLab) Kirol Heziketa eta Fisikoko Saileko eta Giza Mugimendu eta Portaera Ikertzeko Laborategiko ikertzaileak, Granadako Unibertsitateko ikertzaileak  eta Liverpool Erresuma Batuko John Moores Unibertsitateko ikertzaileak izan dira.

Europa Press-ek eta beste hainbat iturrik jasotako datua, lehen Hezkuntzako 49 ikasleren laguntzarekin egindako azterlanetik sortu zen, horiei azterketa zinematikoa egin zitzaien (gorputz-enborraren eta beheko gorputz-adarren jarrera), hiru forma desberdinetako zinta baten gainean: pisurik gabe, zama desberdinak dituen motxila batekin (euren gorputzaren pisuaren % 10, 15 eta 20) edo gurpildun motxila batekin, aurretik aipatutako karga berdinekin. Ikerketa honen emaitzak Journal Citation Reports-aren Ergonomia alorrean bigarren argitalpen onena kontsideratzen den Applied Ergonomics aldizkarian argitaratu dira.

Ikerketaren aurkikuntza nagusiek diote orga edo bizkar-zorroa erabiltzean ematen diren aldakuntza nagusiak gorputzaren goiko aldean ematen dira (aldaka eta enborra) belauneko eta orkatilako zinematikan desberdintasun handirik ez dagoen bitartean. Hala ere, sistema biak alderatzen badira, alor zientifikoak gurpildun bizkar-zorroa erabiltzeak zinematikan aldaketa gutxiago eragiten dituela azpimarratzen du eta horregatik, pisurik gabeko umearen  lokomoziora gehiago gerturatzen da.

Beraz, gurpildun bizkar-zorroa aukera onena dirudi baina orgatxoak bizkarraren ahalegin asimetrikoa eskatzen duela kontuan hartu behar da eta bere garraioak sorbaldako eta bizkarrezurreko behartutako jarrerak ekartzen ditu.  Eta ez dugu ahaztu behar lesiorik eragin ez dezan garrantzitsua dela berau eramaten duen haurraren gorputzaren pisuaren % 20 baino gehiagoko pisuaz ez kargatzea.

Buletinera harpidetu