Maitemintzea saihestezina da. Lan istripuak, ordea, ez.

Bizitza seguruak | 14/09/2018
Maitemintzea saihestezina da. Lan istripuak, ordea, ez.

Kausa hauetan guztietan zerbait errepikatzen da: saihestu daitezke. Saihestezina arnas hartzea, maitemintzea edo kliska egitea da.

Hainbat ideia pentsamendu kolektiboan ezartzen eta bertan mantentzen dira, aurka egitea oso zaila diren arau bilakatuz. Berdin dio nondik datozen, baina denok bat edo beste ezagutzen ditugu. Berriki sortu den adibide bat txertoek autismoa eragiten dutela diona da. Ustezko aditu batek hura adierazi zuen, beste batek errepikatu zuen eta, azkenik, lagun talde garrantzitsu batek alda ezinezko errealitatetzat jo zuen. Bada, lan istripuekin antzeko zerbait gertatzen da, askok uste baitute, istripuak izateagatik saihestezinak direla. Jakina, hori ez da hala. 2017.urte hasieran, lan arriskuei buruzko jardunaldi batean, Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak, gai honi buruz ohartarazi zuen: “Hiritarrek ikaratzen jarraitzen dute istripu larriak gertatzen direnean, baina ez dute arriskuen prebentzioa kontuan hartzen, kezkatzen zion hura desagertzen denean”. Horregatik, -zioen orduan-, garrantzitsua da gizarteak jauzi kualitatiboa ematea, hau da; lan arriskua saihestezin den zerbait gisa hartzetik, gizarteak prebentzioa gain ez hartzea guztiz gaitzestera arte”.

Izan ere, sindikatuen hitzetan, lanpostuetan sortzen diren ezbeharren %98 saihestezinak dira. Guztiz egiaztatu da bai lan istripuak eta bai gaixotasun profesionalak saihestezinak direla eta hori enpresaren buruen zein langileen beraien esku dago. Lehenengoak, legeak hala agintzen duelako, prebentzioaren, prestakuntzaren eta informazioaren arduradunak dira, segurtasunari dagokionez. Bigarrenak, berriz, ezagupen eta gomendio horiek egunerokotasunean aplikatzearen arduradunak dira, edozein istripu mota gerta ez dadin.

Errealitatea da, gaur egun oraindik, hamarretik sei istriputan  prebentzio neurria dokumentatuta zegoela. Hau da, horiek gertatu zirela, kausak ezagutu eta prebentzio neurriak eduki arren. Hala ere, ez ziren azken horiek behar bezala jarraitu. Horrenbestez, istripu bat baino gehiago, axolagabekeria dela esan daiteke.

Nahiz eta lanpostuan segurtasunarekiko kontzientzia gero eta handiagoa izan, ezbeharren ehunekoak altuegia izaten jarraitzen du. Batzuk aurretik asmatu ezin daitezkeela egia bada ere, beste asko saihestu zitekeen kausaren batekin lotuta daude. Prestakuntza zuzena ez izatea, presaka lan egitea, antolaketa falta, norberaren babes ekiporik ez izatea edo behar ez bezala ez erabiltzea, gehiegizko esfortzuak, makina baten segurtasun gailua manipulatzea, gailu edo instalazio elektrikoak oker erabiltzea edo suak itzaltzeko baliabide bat modu desegokian erabiltzea dira, soilik, lanpostuetan gertatzen diren ezusteko gehienen atzean dauden kausetako batzuk. Horiekin batera, jasotze elementuak oker aukeratzea edo telefono mugikorra erabiltzea behar ez den lekuan eta unean aipatu behar dira.

Kausa hauetan guztietan zerbait errepikatzen da: saihestu daitezke. Saihestezina arnas hartzea, maitemintzea edo kliska egitea da.

Buletinera harpidetu