Ohitura onak. Jarri martxan segurtasunez

Bizitza seguruak
Ohitura onak. Jarri martxan segurtasunez

Lanpostu bateko eguneroko lanak egiterakoan, beharrezkoa da ohitura batzuk hartzea arriskuak saihestu ahal izateko. Ohitura seguruak esaten zaie eta haiek eguneroko lanean ezartzea gorabehera eta istripu posibleak saihesteko lehenengo urratsa da.

Lanpostu bateko eguneroko lanak egiterakoan, beharrezkoa da ohitura batzuk hartzea arriskuak saihestu ahal izateko. Ohitura seguruak esaten zaie eta haiek eguneroko lanean ezartzea gorabehera eta istripu posibleak saihesteko lehenengo urratsa da.

Ohiturak ospe txarra izan arren, ez du zertan negatiboa izan behar. Gauzak ohituraz egitea ona da, baldin eta ohitura egokia bada. Bistan denez, hezetasun handia dagoen ingurune batean lan egiten duen norbaitek uste badu ez dela ezer gertatzen oinetako arruntak erabiltzeagatik, hori ohitura ez-seguru bat da. Gauza bera gertatzen da autoan segurtasun-gerrikorik gabe joaten bagara edo aldamio baten gainean lotzeko eta ez erortzeko metodo bat erabili gabe lan egiten badugu.

Edonola ere, ohitura onak gorabehera eta istripuak saihestera bideratutako jokabideak barneratzen ditu eguneroko lanean. Horrela, adibidez, eraikuntzako langile batek egunero gainbegiratzen du zer egoeratan dauden kaskoa, norbera babesteko ekipamenduak, etab. edo eskailerak ondo lotuta daudela ziurtatzen du. Ohitura hori otordu bakoitzaren ondoren hortzak garbitzekoaren berdina da. Ikasi egin den jokabide bat da eta naturaltasunez eta behartu gabe egiten da, behin eta berriz, egunero.

Edozein lan-ingurunetan balio dute ekintza horiek. Norbaitek bulegoko aulkian egoki esertzera behartzen badu bere burua, azkenean automatikoki egingo du eta, horrela, bizkarreko arazoak saihestuko ditu. Egunero lanaldiari ekin aurretik, lan-eremua ordenatzeko tarte bat hartzea ohitura bihur daiteke. Ohitura horrek eguneroko lana erraz dezake, zerbaiten bila denbora galtzea saihestu edo kontzentrazioa mantentzen lagundu.

Kasu gehienetan, langileok badakigu zer arrisku dituzten gure lanpostuek. Era berean, badakigu zer prebentzio-neurri hartu behar ditugun gorabeherak saihesteko. Enpresak aurretik trebakuntza eta informazioa eman dizkigulako hori guztia dakigu. Hala ere, batzuetan ahaztu egiten zaigu praktikan jartzea edo uste dugu ez dela ezer gertatzen neurriak ez hartzeagatik edo egokia ez den ohitura bat aplikatzen dugu (gure ohitura) «naiz eta inoiz istripurik gertatu ez izan».

Agian ez dirudi erraza ohitura seguruak hartzea, baina, egia esan, oso erraza da. Ikasitakoa praktikan jartzea bezain erraza da eta modu konstante eta kontzientean egitea besterik ez da behar. Batzuetan, zentzumen ezagunenari entzun behar diogu: hots, sen onari.

 

Buletinera harpidetu