Ohitura seguruak (IV): Esker ona

Bizitza seguruak
Ohitura seguruak (IV): Esker ona

Eskerrak ematea atsegina izatea baino gehiago da, benetako esker ona adieraztearekin zerikusia dauka

Txikitan “eskerrik asko” ia automatikoki esaten bagenuen ere, gehienetan ez genion bere benetako esanahiari erreparatzen. Latineko “gratia” hitzetik dator, hein berean “gragus “ hitzetik eratorri delarik eta atsegina edo esker onekoa esan nahi du. Eta zera galdetzen diogu geure buruari, zertan datza esker onekoa izatea? Geure buruan positiboki eragiten duen baten jarduera, jarrera edo jarduera saritzean datza.

Zoritxarrez, askotan ohitu garen gauza horiek alde batera uzten ditugu eta falta zaigunari edo lortzea gustatuko zaigunari erreparatzen diogu soilik. Jarrera hori toxikoa da: gure harremanetan gatazkak sortzen ditu eta ongizatetik urruntzen gaitu. Horregatik, jarrera egunero landu behar da. Era horretan bakarrik eskerrak emateko arrazoi gehiago atzemango ditugu.

 

Esker onaren eta lan eremuan aintzat hartua izanaren garrantzia

Era berean, lan eremuan gure esker ona garatzeko praktikak egon badaude. Hain zuzen ere, lanean eguneko ordu asko ematen ditugu eta eskerrak ematearen praktika ezinbestekoa izan daiteke gure jarduera positiboagoa eta atseginagoa izan dadin. Esate baterako, ondo egindako lan bat aintzat hartzea, lankide baten esfortzua baloratzea, esperientziak eta pentsamenduak besteekin partekatzea, etab.

Zalantzarik gabe, denoi gustatzen zaigu ondo egin dugun lana aintzat hartzea eta gure gaitasunetan baloratuta sentitzea. Horregatik, esker oneko keinu bat motibazio faktorea da lan giroan eta giro osasuntsuak eta konfiantzazko harremanak sortzen ditu. Laburbilduz, zoriontsuagoak izango gara eta gehiago ekoiztuko dugu lanean esker oneko eta lana saritzeko kultura bat atzematen bada. Denok eskerrak ematea bizitza filosofia bilakatu beharko genuke.

 

Esker onaren ahalmena

Ba al zenekien esker onak zure burmuina eraldatzen duela? Holaxe da bai! Izan ere, esker ona egoera mental positiboagoa eta zoriontsuagoa sortzeko gai da. Azterketa anitzen arabera, eskerrak ematen dituztenek onura desberdinak lortzen dituzte, esaterako, erresistentzia emozionaletik eta osasun hobekuntzatik, abantaila profesionaletara eta enpatia handiagora.

Horrela baieztatu du Kaliforniako Unibertsitatearen Psikologia Sailak 2015ean egindako eta Glenn Fox-ek zuzendutako Esker onaren korrelazio neuronalei buruzko azterketak. Bertan, adierazten da esker oneko sentimenduak emaitza positiboak eragiten dituela: asebetetzea, bizitasuna, zoriontasuna, autoestimua, baikortasuna, itxaropena, enpatia eta besteei laguntza emozionala eskaintzeko nahiak. Azterketa burutzen ari ziren bitartean burmuinaren jarduerari behatu zitzaion eta egiaztatu zen aktibatzen ziren zonaldeak gizarte sariarekin eta lotura pertsonalekin lotutakoak zirela. Horrela, ondorio batera iritsi ziren: esker onaren eta emozio positiboak sortzen dituen ongizate psikologikoaren artean harreman bat zegoen. 

Eskerrak ematearen onurak

Esker onaren eraginez, bizitzaren gauza onez jabetzen gara eta horren arabera jarduten dugu. Horrez gain, zientifikoen arabera, eskerrak emateak onura anitz ekartzen ditu:

  • Zoriontasun eta baikortasun handiago erkatzen du.
  • Hobeto lo egiten laguntzen du.
  • Emozio positiboak eta hobetutako harremanak sustatzen ditu.
  • Bakarrik ez sentitzen laguntzen du.
  • Eskuzabala izateko gaitasuna handitzen du.
  • Enpatiarako gaitasuna hobetzen du.
  • Arterien presioa gutxitzen du.

 

 

Buletinera harpidetu