Olentzerori oso opari seguruak eskatzeko ideiak

Bizitza seguruak
Olentzerori oso opari seguruak eskatzeko ideiak

Asmatu zure opariekin Gabon hauetan. Eta, batez ere… segurtasuna izan dadila nagusi!

Asmatu zure opariekin Gabon hauetan. Eta, batez ere… segurtasuna izan dadila nagusi!

Oraindik ez al diozu idatzi gutuna Olentzerori? Ez arduratu, aurten oso ondo portatu zarenez ekartzea nahiko zenukeen guztia eskatzeko garaiz zaude oraindik. Ideia gutxi duzula? Lasai, guk Gabon hauetan Olentzerori eskatzeko oso gadget seguru batzuk jasotzen dituen zerrenda proposatuko dizugu. Hasi oharrak hartzen eta zure gutuna idazten!

 

  • Flanbeagailua: Sukaldaritza maite dutenentzako opari ezin hobea, lana errazten duelako eta oso emaitza onak ematen dituelako. Gailu hori ezinbesteko produktuetako bat da benetako sukaldarien moduan aritu gura badugu. Eta garrantzitsuena, modelo berriak oso seguruak dira. Eta, badakizu, segurtasuna beste ezeren gainetik! Hori dela eta, flanbeagailu bat aukeratzeko orduan, irteera sistema egokia duen bat aukeratu behar duzu, kalitate oneko metxarekin edo gas irteerarekin, eta baita sugarrak bizirik izango dituzten aktibazio sistemekin ere, konturatu gabe aktibatzea saihestuz.

 

  • Ilerako plantxak: Ilea asko zaintzen duzun zuretzat, ilerako plantxa on bat ezinbesteko oparia da! Eta merezi duzu! Nahi duzuna aukeratzeko orduan oso garrantzitsua da plaken materialari erreparatzea, horiek baitira ilea zuzenean ukitzen dutenak. Gaur egun, gehienek zeramikazko estaldurak dituzte, oso azkar berotzen den, tenperatura egonkorrean egoten den eta ileari kaltetu barik arin joateko aukera ematen dion materiala delako.

 

Aukeratzeko orduan kontuan izan behar dugun beste puntu bat tenperaturaren kontrola da. Merkatuan OptiHeat teknologia duten plantxak daude, puntu bakoitzean bero zehatza aplikatzen duen sentsore adimentsua. Horrela, frikzioa murrizten dute eta ez dituzte kutikulak kaltetzen –horiek dira beti gehien sufritzen dutenak–. Beste modelo batzuek Termokontrol teknologia dute, emaitza homogeneoak lortzeko sustraitik puntaraino. Seguruak eta delikatuak, ezin da gehiago eskatu!

 

  • Tomatea zuritzeko gailua: Ezinbestekoa edozein sukaldetan. Paregabea tomateak eta azal biguna duten beste fruta eta barazki batzuk esfortzurik gabe eta apurtu barik zuritzeko. Horrela, ez duzu zure aiztoen ahoa hondatuko, eta aizto horiekin beste janariren bat moztu nahi duzuenan istripuak izateko arriskua murriztuko duzu. Aukeratzen duzun gailuak orri pibotagarria eduki behar du, azalerako kurbetara ondo egokitzeko, eta baita helduleku ergonomikoa ere. Horrekin, ez dela ezusteko desatseginik gertatuko ziurtatu ahal izango duzu.
  • Motor digitala duen ile lehorgailua, haizagailu hegalik eta saretarik gabea. Egun hauez baliatuz edertasunarekin lotutako teknologian azkena eskatzen duenetakoa bazara, ezin duzu zure nahien zerrendan ahaztu. Lehorgailu horiek heldulekuan dute motorra. Haizeak zilindro huts batetik irteten du, eta horrek ilea motorrean katigatuta geratzeko edozein aukera saihesten du. Ion negatiboen teknologia ere badute, elektrizitate estatikoa murrizteko, eta beroaren kontrol adimentsuari esker, gehiegizko beroak eragindako kalteak saihesten laguntzen da eta ilearen distira naturala babesten da.

 

  • Kablerik gabeko xurgagailu-erratza. Kablerik ez edukitzeak eta entxufeen mende egon behar ez izateak oso opari seguru bilakatzen du, oso erosoa izateaz gain. Agur aulkien hanketatik igarotzen diren eta izkinetan trabatuta geratzen diren kableei. Agur kablearekin estropozu egitearen ondoriozko istripuei edo erorketei! Askatasuna eta segurtasuna, dena pack berean.

 

Buletinera harpidetu