Paper gutxiago, prebentzio gehiago

Segurmania
Paper gutxiago, prebentzio gehiago

Azpi kontratazioez hitz egiten ari garenean, paperek, papera asko pilatzeak badirudi segurtasun handia ematen digula. Eta hori ez da hala izan behar.

Azpi kontratazioez hitz egiten ari garenean, paperek, papera asko pilatzeak badirudi segurtasun handia ematen digula. Eta hori ez da hala izan behar.

Denbora luze igaro da, industria konturatu zela bere instalazioetara joaten diren beste enpresetako langileengan ematen ziren istripuen maiztasuneko eta larritasuneko zifrak hobetu zitezkeela. Eta hobetzeko aukera hori agerikoa zen, bertako langileak zirenean, zifrak zertxobait hobeagoak zirelako.

Kudeaketan atzemandako ahulezia aztertu ondoren, enpresek ondorioztatu zuten, instalazioak berberak zirenean eta babeserako ekipoak berdin-berdinak zirenez, kontratuetatik zetozen langileek jasotzen zuten informazioan eta prestakuntzan zerbait egin behar zela.

Euren koordinazio prozesuak hobetu zituzten eta horiek enpresa nagusien eta azpi kontratazioa egindakoen arteko informazio elkartrukearekin hasten ziren. Hura, jakina, edo ahozko bileren bidez egiten zen (idatzizko akta bat nahita nahiez utzi behar zen) edo dokumentuen, paperen, etab. elkartrukearen bidez egiten zen.

Askotan, segurtasun profesionalek beraiek prestakuntzarako hitzaldiak edo saioak antolatzea inposatu zuten, azpi kontratazioen langileak hartzeko prozesuetan. Denbora eta lan handia eskatzen zuen lan zama handia izan arren, ezarri den kasu guztietan oso eraginkorra izan da.

Baina, lehenik eta behin, elkarri arriskuei buruzko informazioa eman behar zaio, egingo diren laneko ebaluazioak zehazki egokitu behar dira, ekipoak eta jarraibideak instalazio bakoitzeko ezaugarrietara egokituz. Hura zen prozesu guztien funtsezko helburua.

Horrela, esate baterako, biltegiko nabearen estalkia konpontzeko, askoz seguruagoa eta eraginkorragoa da enpresa espezialista bat kontratatzea, prestatutako eta trebatutako langileekin, egoera horietara lan egitera ohituta daudenekin. Baina, noski, agerikoa denaz gain, hau da, non dauden sokak eta arnesak lotzeko bizitza-ildoak, garrantzitsua da azpi kontratazioen eta enpresa hartzailearen prebentzio teknikoek elkarri ematea materialei eta arrisku zonaldeei buruzko informazioa edo zeintzuk diren bateraezinak izan daitezkeen jarduerak.

Demagun, adibidez, estalkia konpontzeko soldadura bat egin behar dutela eta, behean, disolbagarri sukoiak lurruntzen diren lanak egiten direla.

Horren antzeko egoera batean, ezinbestekoa da azpi kontratazioak hartzen dituen enpresan, lan bat eten egiteko agintea duen bati soldatu behar dela jakinaraztea, dagozkion neurriak hartu ahal izateko. Hain garrantzitsua den erabaki bat ezin da honela hartu: “aizu, jakin dezazula, agian, zera egin behar dugula…”, baizik eta erabat antolatuta dagoen sistema baten bidez hartu behar da. Aurretik ebaluatu behar da eta “berotasunean egindako lanen baimenen” sistema erabili behar da. Beti.

Prebentzio arloan gertatzen den bezala, zegoeneko enpresa askok euren prebentzioko sistemak aurreratuta zituztenean, araudi legala aurreratuagoak zeuden enpresen eragiketen praktika on horiek enpresa guztietara hedatzen saiatu zen. Derrigorrezko bihurtuz eta, horrenbestez, praktika horiek aplikatzen ez zituztenei isuna jarriz. Eta aldaketaren xedea, dagoeneko ez datza hobetzean, baizik eta ondorio legalak ez pairatzean.

Araudiak dio elkartruke hori idatziz egin beharko dela, “arriskuak larriak direnean”. Esaldi horretatik aurrera eta baita dagokion paperik ez egoteak ekarri ditzakeen ondorio legalek eta premia hori aprobetxatu duten bestelako neurriak sortu duten beharra, “dokumentuen zurrunbiloa” deitu dezakegun dinamika sortu erazi dute. Alegia, denbora eta diru ugari xurgatzen duen eta benetako prebentzio lanari baliabideak kentzen dizkion dinamika bat.

Izan ere, azpi kontratazioen langileen prestakuntza ikastaroak eskaintzeari denbora eman ordez, prebentzio arloko profesionalek denbora hori Ogasuneko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria zuzena den ala ez egiaztatzeko erabili behar dute, instalazioetan azpi kontratazio berri bat sartzea ontzat eman baino lehen.

Azken urteotan, aplikazio informatikoak garatu dira, web guenean oinarrituta, gero eta aurreratuagoak, lan hau erraztu ahal izateko. Hala ere, erreminta hauek benetan eraginkorrak izateko, aurretik lan egin behar da, prozesua osatzeko eta, batez ere, elkar trukatzen diren dokumentuak banaka aztertzeko, bai legeak hala exijitzen duelako, halakorik aurkezten ez bada erantzukizunak sor daitezkeelako edo bai harekin segurtasuna eraginkortasunez hobetzen delako.

Ohiko adibideren bat?… galdu duzue edo inoiz galdu dizute Besteren Prebentzio Zerbitzuaren bankuaren ordainagiria? Horrek ez du segurtasuna hobetzeko balio, jakina, ez dago enpresa nagusiak edo titularrak kontu hori egiaztatu behar duela dion araurik eta zer esanik ez, gure azpi kontratazioak PBZko ordainketak egunean ez mantentzeak ez die enpresa hartzaileei erantzukizunik sortzen… zertarako eskatzen dugu edo eskatzen digute?… ba horixe bera.

Sinatua
Luis Blanco Urgoiti, AVEQ-KIMIKAko idazkari nagusia

Buletinera harpidetu