“Vision Zero” Kanpaina Globalak urtebete bete du EU-OSHAren laguntzarekin

Segurmania
“Vision Zero” Kanpaina Globalak urtebete bete du EU-OSHAren laguntzarekin

Kanpaina honen arabera, lantokian emandako istripu, gaixotasun edo lesioak ekidin daitezke, neurri egokiak garaiz hartzen badira.

Kanpaina honen arabera, lantokian emandako istripu, gaixotasun edo lesioak ekidin daitezke, neurri egokiak garaiz hartzen badira.

Urtero, 2,8 milioi lagun hil egiten dira bere lanaren ondorioz, %85 baino gehiago, osasun arazoengatik. Datu horiek kontutan hartuta, “Vision Zero” garatu zen, alegia; prebentziozko lan kultura sustatzeko munduko kanpaina bat. Hura Singapurren kaleratu zen, 2017ko Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Munduko Batzarrean, Gizarte Segurantzako Nazioarteko Elkartearen eskutik (AISS edo ISSA).

Eta zertan datza? Funtsean, segurtasun, osasun eta ongizatearen hiru dimentsioak laneko maila guztietan sartzean, lan inguruan zero istripu eta gaixotasun eragitea lortzeko.

Ikuspegi honek 1997ko Suediako ekimena eredutzat hartu du, non bide segurtasunaren alde egin zuten, trafiko istripuak eragindako inolako biktimarik ez egotea lortzen saiatuz. Hemendik aurrera, “Vision Zero” kanpainaren politika edozein inguru, lan edo munduko enpresara egokitu daiteke. Laburbilduz, eraginkorragoak diren prebentzio neurritan oinarritutako segurtasun eta osasun kultura bat sortu nahi du, batez ere  urrezko 7 arau defendatzen dituen gida praktiko baten bidez:

  1. Buruzagitza gain hartzea: konpromisoa adieraztea.
  2. Arriskuak identifikatzea: arriskuak ebaluatzea.
  3. Helburuak definitzea: programak osatzea.
  4. Sistema segurua eta osasungarria bermatzea: ondo antolatuta egotea.
  5. Segurtasuna eta osasuna bermatzea makinetan, ekipoetan eta lantokietan.
  6. Gaitasunak hobetzea: gaikuntzak garatzea.
  7. Pertsonengan esku hartzea: motibatzea parte-hartzearen bidez.

Ekimenak Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Europako Agentziaren (EU-OSHA) laguntza ere jaso du. Bere gidaren bidez, urrats praktikoak ematen ditu, zein arlo hobetu behar den identifikatzeko eta arauak praktikan nola jarri adierazten duten iradokizun zehatzak eskaintzeko. Honako ideia defendatzen du: enpresak segurtasuna eta osasuna hobetzeak ez du esan nahi gastuak nahita nahiez gora egin behar duenik, baizik eta administrazioak zuzen jardun behar duela, buruzagitza lanak eten gabe egin behar dituela eta konfiantzazko eta komunikazioko giro bat eraiki behar duela enpresaren maila guztietan.

Urtebetez jardunean eman ondoren, ia 2.500 enpresak, erakundek eta formatzailek  kanpaina honekin bat egin dute eta, horrek, hazten dihardu munduko leku desberdinetan. Horrez gain, Vision Zero kanpainaren erkidegoak denbora honetan “Generation Safe and Healthy” kanpainaren alde egin du gazteentzako lan baldintza seguruak eta osasungarriak sustatzeko eta lanarekin lotutako minbiziaren aurkako munduko esfortzuen alde egiteko.

 

Buletinera harpidetu