Dinof: prebentzioaren aldeko apustuak laneko kalitatea hobetzen du beti

Enpresa seguruak
Dinof: prebentzioaren aldeko apustuak laneko kalitatea hobetzen du beti

Prebentzioarekiko konpromisoak Dinof-en politikan parte hartzen du.

Jakin nahiko genuke zer den Dinof-en garatzen den jarduera?

Gure jarduera bulego altzariak, ekipo informatikoak eta ofimatikoak, web orrien garapenak eta kudeaketa aplikazioak merkaturatzean eta instalatzean datza. Banatze manparak, guneak ezartzea eta antolatzea, bulegoetarako eta lokaletarako egokitzapen lanak eta erreformak, eraikuntzarekin lotutako mota orotako gremioen koordinazioa eta kontratazioa ere egiten dugu.

Zeintzuk dira zuen langileek egunero aurre egin beharreko arrisku eta erronka nagusiak?

Dinof-eko langileok arrisku desberdinei aurre egin behar diegu burutzen dugun lanaren arabera.

Bulegoan lan egiten dugunontzat, hauek dira arrisku nagusiak: maila desberdineko erorketak instalazioetan eskailerak erabiltzegatik eta datuak ikusteko pantailak erabiltzetik eratorriak. Gure komertzialek, aurreko arriskuez gain, ibilgailua erabiltzetik eratorritakoei ere aurre egin behar diete (bide segurtasuna).

Muntai saileko langileak dira arrisku gehienak dituztenak, besteak beste: bezeroenganako joateko autoz mugitzetik eratorritakoak, euren lanak egiteagatik eragindakoak: erorketak eskuzko eskailerak erabiltzeagatik, oker pilatutako objektuak erortzegatik, objektuak eta erremintak erortzea manipulatzeagatik, kolpeak eta kontaktuak elementu mugikorrekin eta ez mugikorrekin, arriskuak ebakuntzekin eskuko erremintak manipulatzegatik, objektuek edo objektuen artean harrapatzeagatiko arriskuak, gainerako esfortzuak, harrapaketak eskorga iraultzeagatik.

Zein prebentzio plan dituzue barne mailan? Zeri eragiten diote nagusiki? Biltegiratzeari materialen kargei, muntaiei, etab.?

Dinof-ek prebentzio plan bat dauka lanpostuetako eta larrialdi neurrietako Arriskuen Ebaluazioekin. Urtero, prebentzio planifikazio bat burutzen da, aldian zehar gauzatu beharreko jarduera zuzentzaileekin eta prebentziozkoekin. Prestakuntza desberdinak burutzen dira: PRL, kargen manipulazioa, lan baldintzak eta instalazioak aldian-aldian ikuskatzea

Dinof-en ustez, aritzen diren sektorea kontuan hartuta, baldintza ergonomiko egokiak funtsezkoak dira. Zein neurri hartzen dituzte horiek hobetzeko?

Dinof-ek uste du langileen baldintza ergonomikoak mantentzea eta sustatzea funtsezkoa dela, bai lanpostuetakoak eta bai gertuko inguruan; baita bezeroei aholkuak eskaintzea ere, gure diru-sarreren ehuneko handiena bulego altzariak merkaturatzetik datorrelako, horrenbestez, ergonomia guretzat saltzeko arma bat da.

Administrazio langileen lanpostuek goi mailako mahai eta aulki ergonomikoak dituzte (altuera erregulatu daitekeen mahaiak jarrera aldatu ahal izateko, erregulazioak dituzten aulkiak pertsona mota desberdinetara egokitzeko, oinak eustekoak, pantaila euskarriak, argiztapena).

Muntaia saileko langileen lanpostuei dagokienez, zama-lanetarako osagarrizko baliabideak dituzte (fenwick, transpaletak, gurdiak), erabiltzen duten eskuko erreminta maiz egiaztatzen da, egoera onean dagoela ziurtatzeko. Akatsaren bat ikusiz gero, ordezkatu egiten da, lanerako arropa eta beharrezko NBE hornitzen zaizkie, zamak manipulatzeko prestakuntza eskaintzen zaie.

Zein konpromiso maila mantentzen du Dinof-ek lan prebentzioarekin eta segurtasunarekin?

Prebentzioarekiko konpromisoak Dinof-en politikan parte hartzen du. Bere helburua lan baldintzen hobekuntza sustatzea da, antolakuntzako kide guztien segurtasuna, osasuna eta ongizatea hobetzeko xedearekin.

Antolakuntzan parte hartzen duten guztiek jakin badakite enpresa osoari dagokiola prebentzioa erantzukizunez kudeatzea eta prebentzioaren kudeaketa gure eguneroko jarduera guztian barneratzearen konpromisoa guztiok gain hartu behar dugula. Hura bakarrik lortu daiteke langile guztien informazioaren, kontsultaren eta parte-hartzearen bidez.

Zein hobekuntza edo jarduera ona hartu ditu barne Dinof-ek prebentzio eta segurtasun arloan?

Zera hartu dugu barne: bizitza osasungarrirako ohiturei buruzko aldian aldiko informazioa eta instalazioetarako bisitak lanak behar bezala burutzen direla egiaztatzeko.

Zergatik egin behar da prebentzioaren aldeko apustua?

Enpresako langileen lan segurtasunaz eta osasunaz gain, intzidenteak saihesteko. Horrekin kostuak murrizten dira, enpresaren irudia hobetzen da eta langileen bizi kalitateak gora egiten du. Uste dugu, halaber, lan kalitatea ere hobetu egiten dela.

Nola baloratzen duzue prebentzioari buruzko prestakuntzaren garrantzia?

Dinof-en ustez prebentzio arloko prestakuntza oso garrantzitsua da, langileek garatuko duten jardueraren arriskuak ezagutu behar dituzte, batez ere altzariak muntatzeko lanetan jarduten dutenentzat, askotan beste enpresetako langileekin elkartzen baitira, lantoki berberean. Muntai saileko langile guztiek eraikuntzari buruzko oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza zehatza jaso dute.

Zuen ustez, zuen sektoreko enpresak PRLko garrantziaz jabetu dira?

Bai, gure sektoreko enpresak ez ezik, gure ustez, enpresa gehienak lan segurtasuna eta osasuna oso garrantzitsuak direla ohartu dira. Laneko arriskuak bermatzeko edo murrizteko beharrezko baliabide guztiak langileen eskura jartzeak enpresari ere on egiten dio.

Buletinera harpidetu