Elkarrizketa Limpiezas Rituerto enpresarekin eta segurtasunarekiko bere konpromisoarekin: “Urtero, langile guztiek prestakuntza ikastaroak egiten dituzte”

Enpresa seguruak
Elkarrizketa Limpiezas Rituerto enpresarekin eta segurtasunarekiko bere konpromisoarekin: “Urtero, langile guztiek prestakuntza ikastaroak egiten dituzte”

Segurtasun eta Osasun arloan garatutako lan bereziaren ondorioz, garbiketa enpresa familiar honek espezializazio maila altua lortu du eta gaur egun kolaboratzaileen artean izen eta ospe handiko enpresa bilakatu da. Oraingo honetan, hamabi galdera interesgarri egin dizkiogu. Ziur, haien bidez,  segurtasun eta prebentzioari buruz asko ikasi ahal izango dugula.

Segurtasun eta Osasun arloan garatutako lan bereziaren ondorioz, garbiketa enpresa familiar honek espezializazio maila altua lortu du eta gaur egun kolaboratzaileen artean izen eta ospe handiko enpresa bilakatu da. Oraingo honetan, hamabi galdera interesgarri egin dizkiogu. Ziur, haien bidez,  segurtasun eta prebentzioari buruz asko ikasi ahal izango dugula.

 

Nor da Limpiezas Rituerto?

LIMPIEZAS RITUERTO S.L. enpresa 1978. urtean sortu zen, beraz, urte hauetan kontrastatutako esperientzia jorratu du, hobetzeko eta hazteko etengabe egin duen lanaren ondorioz.

LIMPIEZAS RITUERTO S.L. enpresak egunero lanen banaketa eta bezeroenganako arreta hobetzeko lan egiten du. Bezeroen kolaboratzailetzat jotzen ditugu geure buruak, beraz, euren premiek eta nahiek erabateko lehentasuna dute eta haiekin batera gure zerbitzuen soluziorik hoberena bilatzen dugu, bezeroa guztiz asebetetzeko.

Konplexutasun honen ondorioz, gure lanean etengabe dinamikoak izan behar izan dugu, enpresaren munduaren eboluzioarekiko modu paraleloan arituz, eta gure kudeaketaren funtsezko alderdiak aldatu behar izan ditugu, urteekin sortzen diren aldaketa sozio-laboralekin eta legeen aldaketekin bat egiteko. Azken hamabost urteotan, gogor saiatu gara Europar Batasunean eta Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko lege berrietan indarrean dauden alderdiak kontuan hartzeko. Eta baita garbiketa lanak burutzeko teknikarik eta lanabesik aurreratuenak hornitzeko ere.

Pixkanaka, lan medikuntzan, tradizioz, kontuan hartzen eta egituratzen ez ziren alderdien arazoak sakondu ditugu. Horrela, “Segurtasun eta Osasun” arloan jorratutako gure lan bereziaren ondorioz, espezializazio maila altua lortu dugu eta gaur egun, gure kolaboratzaileen artean izen eta ospe handiko enpresa bilakatu gara.

Zertan egiten duzue lan? Zeintzuk dira une honetako langileak?

LIMPIEZAS RITUERTO S.L. enpresak mantendu eta garbiketa orokorreko lanak garatzen ditu, bereziki, Gasteizen eta probintzian, baina zenbait bezero dugu ere Gipuzkoan, Bizkaian, Errioxan edo Burgosen, beraz, jarduera radio zabala hartzen dugu barne.

Langileen %80 (48 lagun inguru) garbiketa arloko espezializazio lanetan aritzen dira hainbat alorretan, esaterako: industria mekanikoa, elikadura industria, industria orokorra, bulegoak, erakunde ofizialak, instituzioak, dendak, urbanizazioak, bizilagunen erkidegoak, bulegoak, etab. Eta horrez gain, 12 langileren talde bat dugu prest egunero, lehenik eta behin bezero finkoei zerbitzu on bat eskaintzeko, eta aldi berean, sortzen diren premiak asebetetzeko enpresei, aseguruei, ezbeharrei, edo partikularrei, gure zerbitzuak behar izanez gero altuerako lan berezietan, edo zerbitzua behar duen edozein konplexutasunaren aurrean, beti ere, zerbitzuek bete behar dituzten segurtasun eta osasun alorreko araudietara egokituz.

 

Enpresa familiarra zarete, nola eboluzionatu da sektorea eta enpresa bera sortu zenetik segurtasun arloari dagokionez?

Egunero gure langileen segurtasunean inplikatzen gara, eta bezeroekin lan ezin hobea osatzen dugu. Norberaren segurtasun baliabide, tresna eta material garrantzitsuez hornitzen diegu, egoera ezin hobean, eta prebentzio mantenu zorrotza gauzatzen dugu eskaileretan, aldamioetan, makinetan, produktuen eta arriskuen informazioan, gaur egungo banakako e-pis eta errebisio datetan. Urtero langilean trebatzen ditugu, arrisku ikastaroetan, Mutualitatearekin eta prebentzio zerbitzuarekin konexio ezin hobea garatuz, 0 istripu izanez. Garatzen ditugun zerbitzuak gaur egungo premietara behar bezala egokitzearen ondorioez, Limpiezas Rituerto, s.l. enpresaren langileen %100k burutu beharreko edozein zerbitzu egiteko ziurtagiria dauka, zein urtero errebisatzen eta eguneratzen den. Edozein esku-hartzeri heldu baino lehen, zerbitzua eskatu digun enpresari edo entitateari, jardun baino lehenago, zerbitzuaren prozesurako beharrezko egiaztagiriak eta dokumentazioa hornitzen zaio, besteak beste, langileen datu pertsonalak, eta baita honako hauek ere: zerbitzua burutzeko metodoa eta sistema, e-pis, makinak, datak, ordutegiak, erabili beharreko produktuen fitxa teknikoak, etab. hau da, burutu beharreko zerbitzua onartu baino lehen zalantzarik edo arriskurik ez sortzeko beharrezko guztia.

Zure langileek garbiketa produktu arriskutsuak erabiltzen dituzte. Zein arriskuez ari gara?

LIMPIEZAS RITUERTO S.L. enpresak garbiketa produktu arriskutsuen oso sorta txikia erabiltzen du, produktu hauen ohiko arriskua honakoan datza: begietako narritadura, arriskua larruazalarekin kontaktuan izateagatik, arriskua inhalatzeagatik, produktuarekin kontaktuan izatearen ondorioz existitu daitezkeen arrisku guztiak,  produktu hauek erabiltzeko sistema. Hauek beti kanpoan erabili behar dira, inoiz barrualdetan, eta noski, langileek segurtasun pertsonaleko neurriak aplikatuta, norberaren ekipoa erabilita eta, produktuaren erabilerari, sistemari eta metodoari buruzko prestakuntza eta azalpen egokiari jarraiki.

Zeintzuk dira enpresak eskuragarri jartzen dituen babes neurriak?

Enpresetako, zentro ofizialetako, bulegoetako edozein lanpostutan eta baita gure instalazioetan bertan ere, langile bakoitzak dagokion jantzia dauka eskuragarri, bere takilarekin batera, giltzarekin (langile bakoitzaren eskura dagoela soilik). Langileak norberaren kontroleko formulario bat bete behar du, eta enpresak formulario hori hilero errebisatzen eta erregistratzen du. Bertan, zera ebaluatzen da: lana, metodoa, sistema, arriskuen prebentzioa, lanabesak, materialak, ordutegiak, lan plana, eta aldi berean, burutu beharreko lanaren arabera eskuragarri jarritako babes neurri mota oro, arrisku lanak, arriskuak, zerbitzuetako ohiko babesa:

Segurtasunezko kaskoak edo entzumenezko tapoiak, segurtasun maskarak, dagokion zerbitzuaren arabera, eta zenbait produkturen eraginpean izatea, arropa (kamisetak, txaketak, txalekoak, txaleko islatzaileak, kasakak, galtzak, segurtasun oinetakoak, segurtasun eskalapoiak, segurtasun gerrikoak, arnesak, errektraktilak, dena delako zerbitzuaren araberako eskularruak, eta zenbait produkturen eraginpean izatea, graduatutako babes betaurrekoak, beharrezkoak izanez gero, ur botak, ura jantziak, etab. prebentzio eta garbiketa langileak bertan lanean ari direla adierazten duten seinaleak, eta aldi berean, seinaleak makinetan, horiek hor daudela ohartarazteko.

Zure bezalako enpresa batek nola diseinatzen du lan arriskuen prebentzio plan bat?

CFP enpresan bertan kolaboratuz, arriskuak murrizten, prebenitzen eta txikitzeko neurriak ezartzen irakasten digute. Arrisku moderatua oso ondorio latzekin lotuta dagoenean, ondorengo jarduera bat garatu beharko da, kalteari dagokion lehentasuna eman ahal izateko, kontroleko neurriak hobetzeko beharra zehazteko oinarri bezala eta prozesu honetan gure prebentzio alorreko teknikoa beti gurekin batera aritzen da. Horrenbestez, hari esker, enpresa eraginkorrago bilakatu dezakegu eta gure lan berezietan lehiakorragoak izan gaitezke, besteak beste, altuerako lanetan, altxagailuen erabileran, fenwick-en erabileran, etab.

Langile guztiek prestakuntza jasotzen dute gure enpresan parte hartu baino lehen, eta bezeroaren informazio eta dokumentazio guztia eskuragarri jartzen zaio, lanpostu berrian hasi baino lehen.

 

Lan gogorra da, zama astunak, garbiketak altueran, etab. langileei lan horiei segurtasunez aurre egiteko ikastaroak/prestakuntza eskaintzen al diezue?

CFP enpresan bertan kolaboratuz, arriskuak murrizten, prebenitzen eta txikitzeko neurriak ezartzen irakasten digute. Urtero, dagozkien datetan enpresan aritzen diren langile guztiak prestakuntza ikastaroetara gonbidatzen eta zuzentzen dira. Alorrean aditua den talde profesional bat ikastaro horiek eskaintzeaz arduratzen da, eta gure langileek atsegin handiz horietan hartzen dute parte. Alderdi guztiek gain hartu dugun konpromiso handiaren eraginez, urtero garatzen dugun prestakuntzak irakaslearen eta langileen arteko lotura ezin hobea sortzen du.

Oso sektore profesionalizatua da? Hori hala bada edo ez bada, nola eragiten du horrek prebentzioan?

Gure gizartean, garbiketa zerbitzua gero eta duinagoa da, eta profesionalki aberasteko ikastaroak garbiketara egokitzen ari dira. Horien eraginez, tresnak, exekuzio metodoak eta sistemak hobetzen ari dira, gure langileak oso profesional onak dira, hileko bezeroek, gure enpresaren kalitatea kontrolatzeko hilero betetzen dituzten txostenek adierazten dutenari jarraiki.

Horretaz gain, azken produktuak, tresnak eta materialak hornitzen zaizkie zerbitzua hobeto garatu ahal izateko, baita ere makinak, eskailerak eta segurtasuneko aldamioak, ibilgailuak, jantziak, e-pis, arriskuen prebentzioa ezin hobe erabiliz.

Zenbait azterketaren arabera, garbiketa sektorean lan egiten duten emakumeak dira arrisku psikosozialeko faktore kopuru handienaren eraginpean dagoen kolektiboa: eskakizun psikologiko kuantitatibo handiak, gizarte harremanerako aukerarik eza, lan denboren kontrolik eza, estimurik eza, lanarekiko influentziarik eza, garapenerako aukerarik eza, rol zehaztapen eskasa, talde jarraipenik eza eta presentzia bikoitza. Nola borrokatzen zarete faktore horren aurka?

LIMPIEZAS RITUERTO S.L., enpresan langileak asko baloratzen eta errespetatzen ditugu, zerbitzuaren kalitatearekin oso zorrotzak gara, eta euren eskubideak eta betebeharrak kontuan hartzen ditugu, pertsona eta bere gizarte egoera inoiz ahaztu gabe. Orduak kontrolatzeko sistema bat erabiltzen dugu eta lanaldi osoa informatizatuta dugu, beraz, uneoro badakigu zein lanpostuan aurkitzen diren, eta bertan zenbat denbora eman dute, ondoren bakoitzaren hileko nominan adierazteko. Lanpostu ugaritan, hainbat langile aritzen dira eta horien artean oso harreman estua daukate, eta enpresa familiar bat garenez, euren lana bakardadean garatzen duten langileekin gertuko kontaktua daukagu, lotura estua dugu eta alderdi guztiei arreta jartzen diegu. Hemen enpresa eta langileen arteko harremana asko baloratzen da, komunikazioa arina da, eta burutzen den zerbitzua baloratzen dugu, denok beharrezkoak gara. Denok profesionalki hazten ari dira enpresan, eta baita profesionalki aberastu ere, enpresa honek etorkizuneko nobedade sofistikatu guztiak eskuratzen ditu, ondoren langileek erabil ditzaten. Langile bakoitzak, uneoro, ezagutzen du garbiketa lanak garatzerakoan duen dedikazioa eta trebetasuna Inor ez da bakarrik sentitzen egunero hobetzen ari den enpresa honetan eta emaitzak jakinarazten zaienean, langilearen beraren eta gainontzekoen ustea indartu egiten da.

Nabarmentzen zarete segurtasun eta osasun alorrean espezializazio maila altua lortzeagatik. Nola lortu duzue?

Talde lana jorratzearen ondorioz, Limpiezas Rituerto s.l., enpresak, CFPekin eta Limpiezas Rituerto s.langileekin eta arduradunekin batera, lortu dute konexio ona, irakaskuntza, babes neurriak hornitzeko sistema ona, metodo eta produktuen hornitzaile egoki bat izaten lortu du. Denon lanaren ondorioa izan da, denak denen onurarako funtzionatzen du, informatzailearengandik, hornitzaile, aztertzaile, erabiltzen duen erabiltzailea, bete beharreko baldintza guztiak jakinarazten digun bezeroarengana arte.

Alor honetan sariren bat lortu al duzue?

Zerbitzuan eragindako lan istripuen eta bajen emaitza gure saria da, enpresaren analisiaren arabera, “0” da izandako istripuen kopurua. Guretzat, langileen segurtasuna, bezeroen segurtasuna lehentasunezkoa da, eta baita ere Limpiezas Riturerto, s.l. enpresa saritzen duen emaitza pertsonala, ondo egindako lana, urte anitzeko garatutako ibilbidea, aurten 40 urte beteko baititugu.

 

Zure web gunean azpimarratu duzue “sakondu dituzuela lan medikuntzan, tradizioz, kontuan hartu eta egituratu ez diren alderdien arazoak?. Zertan datza hori zehazki?

Lan Giroa enpresa egoki garatzeko lotura edo traba bat izan daiteke, enpresa osatzen dutenen jarrera bereizteko eta eragiteko faktore bat izan daiteke, beraz, hura ezagutzeak atzeraelikadura eragin dezake erakundeetako jarrerak zehazten dituzten prozesuei dagokienez. Hari esker, halaber, planifikatutako aldaketak egin daitezke, bai kideen portaeretan eta asebetetzean eta bai erakundearen egituran.

Honako hipotesia gure abiapuntua da: enpresaren ekimenaren eta jardueren ondorioz, Lan Giroa hobetuz gero, hau da,  Giza Baliabideen politika eta praktika egokiak ezartzearen ondorioz, erakundea eraginkorrago bihurtuko da, eta baita aukera gehiago sortuko dira ere, langileek euren lana modu duinean garatzeko.

Helburu horretarako, bakoitzak bere lanarekiko duen atzemateak eta motibazioak ezagutzen saiatzen gara, ondoren, horien asebetetze maila eta lan giroan duen intzidentzia ezagutzeko eta baita ere, hortik eratortzen diren gatazka egoerak, ekoizpen beherakadak, txandaketa, lanera ez etortzea, estresa, besteak beste.

Ikerketa horretan erabiltzen dugun metodologia bilaketa bibliografikoan eta LIMPIEZAS RITUERTO, S.L. enpresaren landa esku-hartze batean oinarritzen da. Horretarako, langileei galdetegi kuantitatibo bat eta Kudeatzaile desberdinei hainbat elkarrizketa egiten zaizkie.

Lan bizitza hobetzeko egiten ditugun esfortzuak lan sistematikoak dira. Horiek burutzen ditugu langileei lanpostuak eta enpresari egindako ekarpena hobetzeko aukera emateko, konfiantza eta errespetu handiagoko giro batean”. Hau da, bikaintasuneko zereginak eta lan baldintzak garatzea, bai norbanakoentzat eta bai erakundearen ekonomiaren sendotasunerako.

“Lan Bizi Kalitatea lortu ahal izateko, langileei eskaini behar zaizkie erronka handiagoak, eginkizun konplexuagoak, euren ideiak erabili ahal izateko aukera gehiago. Honekin “lan aberastasunez” ari gara, alegia, langileak bere lanpostuarekin bat egitea horiei kontrol handiagoa, erantzukizuna, eta aukera gehiago emanez, bere lana nola garatzeari dagokionez.

Buletinera harpidetu