Ángel Vidal, PROTON ELECTRÓNICA: “MIKROETE bateko inbertsiorik garrantzitsuena erabaki hau da: lan-segurtasuna EZ dela aukera bat”

Enpresa seguruak
Ángel Vidal, PROTON ELECTRÓNICA: “MIKROETE bateko inbertsiorik garrantzitsuena erabaki hau da: lan-segurtasuna EZ dela aukera bat”

Sarrera hau lehen atala da.

Zer da PROTON ELECTRÓNICA eta zertan aritzen da?

PROTON ELECTRÓNICA, 1981ean sortu zen Bilbon, eta Trapagaranen (BIZKAIA) kokatzen da gaur egun. Lantokia duen ETE bat da. Energia Elektrikoaren Kalitatea eta Eraginkortasuna lantzen ditu.  Laguntza Teknikoko Zerbitzu azkarra eta eraginkorra eskaintzen ditu prezio lehiakorrean, elektronikaren sektorean.

Zenbat pertsonak osatzen duzue PROTON?

Gaur egun 6 pertsona gaude; MIKROETE bat da.

PROTON enpresak lan-istripu larriren bat izan du sortu zenez geroztik? Nolakoa izan zen egoera hori Protonentzat?

1981. urtean sortu ginenetik, lan-istripu bakarra izan dugu eta astebeteko baja. Teknikari bat ibilgailuan bezeroen etxera laguntza ematera zihoala gertatu zen. Trafiko-istripua izan zen. Duela 15 urte baino gehiago. Orduan, aztarnarik ez izateagatik eta ustekabeko zerbait izateagatik, ez genuen gehiegi aintzat hartu.

Sari ugari lortu dituzue lan-segurtasunaren arloan zuen lan ona saritzeko. Zein da sekretua? Zergatik merezi dituzue sari horiek?

Sari bat lortzeko sekretua da esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko borondatea izatea. Onenengandik ikastea, jardunbide egokiak zure enpresaren eta zure baliabideen neurrietara moldatzea eta sinplifikatzea. Maiz ikuspegi ezberdinak sortzen dira.

MIKROETE baten baliabideekin funtzionatzen duen jardunbide egoki bat lortzen bada, sarietan gehien baloratutako ezaugarrietariko bat lortzen da. Erreplikatzeko aukera; alegia, beste enpresa askotan aplika daitekeen eredua izatea.

Prebentziozko lan segurtasunaren eta osasunaren arloko legezko eskakizunek eta prozedurek askotan inbertsio garrantzitsua egitea eskatzen dute. Nola egiten dio horri aurre zurea bezalako mikroeteak?

MIKROETE baten inbertsiorik garrantzitsuena Zuzendaritzaren erabakia da (askotan jabea ere izaten da); alegia, laneko segurtasuna eta osasuna EZ direla aukera bat. Hori abiapuntutzat hartuta, borondate ona emaitzak ziurtatuko dituen sistematika bilakatuko dute prozedurek.

Nola inplikatzen eta motibatzen dituzu langileak laneko arriskuen prebentzioaren politika eta kudeaketa egokiaren garapenean, PROTON enpresan?

PROTON enpresan parte-hartzea ez da aukerazkoa. Laneko prozedurek eta ohikeriek ez dute tarterik ematen segurtasuna alde batera uzteko. Europako gure lehen Sariak Enpresa Koordinazioko gure sistematika saritzen zuen. Berrikusi beharreko ekipo elektroniko bakoitzaren eta bezeroen helbideetan kokatuta dauden lekuen ezaugarri partikularren gaineko banako fitxak egiten ditugu. Altzairu-fabrikenak, Bulegoenak, eraikitzen ari diren Tunelenak, Zentro Komertzialenak, Azpiestazio Elektrikoenak,…

Fitxa horiek betetzeko, enpresako pertsona guztien parte-hartzea behar da. Koordinazioko arduradunak bezeroari Zentroko Arriskuen Ebaluazioa eskatzen dio, Fitxaren hasierako datuak betetzearekin batera: EPI-ak, Arauak, Larrialdien Seinaleztapena, e.a. Bertara joandako teknikariak badaki zer aurkituko duen eta horrela egiaztatuko du bertara iristean.

Ebaluazio bat beteko du interesatzen zaizkigun kalte erantsiekin. Sartzeko zailtasunak, dagoen espazio librea, garbitasuna, tenperatura, e.a. Argazkiak eta oharrak gehituko ditu.

Itzultzerakoan, Koordinazioak dena erregistratuko du, eta teknikaria joango den hurrengo aldian, informazio askoz handiagoa izango du. Informazio hori berriro ere egiaztatuko du, eta, egoerak aldatu badira, aldatu beharko du. Milaka fitxa ditugu, nahiz eta gure esku-hartzeetan urtero berrikusten edo konpontzen ordu batzuk bakarrik igaro.

Modu berean, EPI-ak, gure enpresako ekipoak, botikinak, ibilgailuak, e.a. hilero berrikusten dira.

Ezinezkoa da ez parte hartzea eta Zuzendaritzarentzat segurtasunak duen garrantzia ez sentitzea.

Buletinera harpidetu