Uvesco prebentzioaren kulturaren alde

Enpresa seguruak
Uvesco prebentzioaren kulturaren alde

Uvesco taldea penintsulako iparraldean elikagaien banaketan aitzindari den enpresa bat da.

1993an Uvesco taldea sortu zen eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Kantabria eta Errioxan lan egiten du. Gaur egun 200 saltoki baino gehiago ditu, BM eta Super Amara markekin. 2015ean online saltzen hasi zen eta aurten Madrilera eta Ávilara heldu da. Guztira 4.000 langile ditu, supermerkatuetan eta Irun (Gipuzkoa), Corrales de Buelna eta Sámanoko (Kantabria) logistika-azpiegituretan.

Taldea ongi lan egiten duelako oso ezaguna da. Gainera, enpresak prebentzioaren kulturaren alde egiten du eta pertsonetan oinarritutako enpresa-estrategia bat du, pertsonak aldaketa- eta hazkuntza-eragile direlako uste osoa baitu. Uvescok laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema integral bat du. Erakundeak langileen ongizatea azpimarratzen du, etekina, bizitasuna, energia eta autoestimua hobetzen baititu. Banako jarrerak, talde-lana eta Uvesco kateko maila guztien arteko etengabeko komunikazioa sustatzen ditu,  eta sortzen den lan-giroa hobezina da.

Horrek guztiak erakundeak aurrera egitea eta giza taldeak osasuna eta bizi-kalitatea edukitzea eragiten du. Ondorioz, gastu medikoak, bajak, absentismoa eta txandaketa gutxitu egiten dira, produktibitateak gora egiten du eta enpresaren irudia hobetu egiten da. Emaitza onek konpromisoa eta gogobetetzea handitzen dituzte.

Uvesco taldearen kultura prebentiboaren beste oinarrietako bat nork bere burua zaintzearen garrantziaz jabetzea da, lanean ez ezik baita bizitzako beste arlo guztietan ere. Enpresak ohitura osasungarriak sustatzen ditu, lema honekin: “errazagoa da osasunari eustea, sendatzea baino”.

Trebakuntza, elikadura osasungarria eta taldean esperientzia eta ohitura onak konpartitzea aldarrikatzen du. Kanpaina zehatzak ere egiten ditu, giza papilomaren birusari buruzkoa, adibidez, eta kirol-ekitaldietan parte hartzea sustatzen du. Langileek osasun-txartela dute Mutualian, beherapen eta guzti, eta langileen familiek ere erabil dezakete.

Web-orria online-ikasgela ere bada, langileentzako ikastaroak ematen baitituzte, besteak beste prebentzioari buruzkoak. Izan ere, informazioa maila guztietan zabaltzea funtsezkoa da prebentzio-kultura egokiari eusteko. Horretarako, enpresak, adibidez, informazio-diptikoak erabiltzen ditu, langileak lantokian jarrera positibo eta solidarioak izateko animatze aldera. Horrez gain, bide-segurtasunari eta lan egiteko jantzi eta jarrerei buruzko aholkuak ere ematen ditu.

Buletinera harpidetu