Zama-lanetarako kaietan hartu beharreko erabilera arau seguruak

Infografiak
Zama-lanetarako kaietan hartu beharreko erabilera arau seguruak

Garraio ibilgailuak zama-lanetarako kaietara gerturatzeko eta bertan aparkatzeko eragiketen funtzionamendu segurua eta koordinatua bermatzeko, lehentasunezkoa da hainbat erabilera arau seguru gain hartzea.

Garraio ibilgailuak zama-lanetarako kaietara gerturatzeko eta bertan aparkatzeko eragiketen funtzionamendu segurua eta koordinatua bermatzeko, lehentasunezkoa da hainbat erabilera arau seguru gain hartzea:

  • Zama-lanetarako eragiketei ekin egitea ibilgailua behar bezala aparkatuta eta aseguratuta dagoenean.
  • Debekatuta dago kaiaren goiko aldean maniobratzea, ibilgailua aparkatuta egon arte.
  • Langile laguntzaileak ez dira egon behar aparkatuta dagoen ibilgailu bat eta gerturatzeko maniobrak egiten ari den beste baten artean, ezta ere ibilgailuaren atzeko aldea eta kaiaren artean, ezta ateen gainleihoaren eta ibilgailuaren kutxaren artean ere.
  • Ezinbestekoa da ateak ate-arrapaletarako segurtasun sistema bat edukitzea, arrapalak atea itxita dagoenean ez funtzionatzeko.
  • Lan baimenak ezarri behar zaizkie kaietan zama-lanak egiten dituen langile guztiei. Erabilera seguruko arauak barne, kasu zehatz bakoitzerako.

 

Buletinera harpidetu