Aldaketa legalak

Segurmania
Aldaketa legalak

Prebentzioa enpresa baten erabaki guztietan barne egon behar den mantra bat da, eta hura, etengabe errepikatu arren, beti gogoan eduki behar dugu.

Prebentzioa enpresa baten erabaki guztietan barne egon behar den mantra bat da, eta hura, etengabe errepikatu arren, beti gogoan eduki behar dugu.

Horrez gain, askotan aipatu da eta baita guk geuk komentatu ere, aurretik behar bezala aztertu eta ebaluatu behar dela aldaketaren kudeaketa (Management of Change), lehengaien edo materia osagarrien aldaketa, makinena, edo edozein lan prozesuren aldaketa. Jardun baino lehen pentsatu behar da.

Gure enpresei eta arriskuei eragiten dieten bestelako aldaketa motak ere badira eta horiek guztiak kontuan hartu behar ditugu.

Segurtasuna erabat araututa dagoen enpresa kudeaketako eremua da. Aldaketa bat diseinatzerakoan, ekoizpena hobetzeaz, kostuak murrizteaz, energia eraginkortasunaz, inbertsioak itzulzeko epeez gain, aldaketek nola eragin dieten segurtasunari eta ekin egindako arloren bat baldintzatzen gaituen arau legalaren bati eragiten ari zaion ala ez aztertu behar da.

Baina, halaber, askotan, instalazioetako ezaugarri fisikoak eta teknikoak araupetzen dituzten arauak aldatzen dira eta orduan, zuzenbide iragankorreko arauei heldu behar zaie.

Horrela, adibidez, 2017ko uztailean, 656/2017 Errege Dekretuan, argitaratu zen produktu kimiko arriskutsuen edozein biltegiren instalazioek eduki behar dituzten ezaugarri zehatzak ezartzen dituzten araudiari eta argibide teknikoei buruzko errebisio sakona. Alegia; industrian APQ siglekin ezagutzen den araudia.

Existitzen diren instalazioetako aldian aldiko errebisioak eta ikuskapenak araupetzen duen dekretuaren beraren hirugarren xedapen iragankorrean, ezartzen dira Autonomia Erkidego bakoitzaren organo eskudunaren aurrean erregistratutako edo erregistratzeko izapidean dauden instalazioek kontuan hartu beharreko jarraibideak, Errege Dekretu berria indarrean sartu zen datan.

Instalazio hauek errebisatuko eta ikuskatuko dira Osagarrizko Argibide Teknikoaren (OAT) eskakizun teknikoen arabera (instalazioak aipatutako araua oinarri hartuta eraiki eta erregistratu ziren). Hala ere, ontzat emandako OAT berrietan adieraziko dira errebisioak eta ikuskapenak zenbatero egin behar diren eta kontuan hartu beharreko irizpideak.

Horrez gain, arauak dio lehenengo errebisioa eta ikuskapena egiteko epea egindako aldian aldiko azken ikuskapenetik aurrera zenbatuko dela, aurreko OATei jarraiki, edo besterik adierazi ezean, biltegia abian jartzea baimendu edo jakinarazi zen datatik aurrera.

Nolanahi ere, araudiaren lehenengo artikuluak argi adierazten du egoera hura, denbora luze iraun ahal izan arren, ez dela betirako, azpimarratzen baitu errebisatutako eskakizunak eta, jakina, eskakizun zorrotzagoak eraikuntza berriko instalazioetan aplikatuko direla, eta baita aurretik daudenetan egindako handitze lanetan edo aldaketetan.

Praktika hori ohikoa da industria segurtasunari eragiten dioten instalazioak araupetzen dituzten arauetan, baina ez da aukeran dagoen bakarra eta horregatik adi egon behar gara.

Esate baterako, lan-tokietan, segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezarri zituen 486/1997 Errege Dekretuak, II. eranskineko 7.6. atalean, adierazten du lan-toki guztietako eskaileretako eskailera-mailek, zerbitzukoak ez badira, 23 eta 36 zentimetro arteko mailagaina edukiko dutela, eta 13 eta 20 zentimetro arteko kontramaila bat. Zerbitzu eskaileretako eskailera-mailek gutxienez 15 zentimetroko mailagaina edukiko dute eta gehienez 25 zentimetroko kontramaila bat.

II. Eranskinak berak, amaieran, argitzen du Errege Dekretua indarrean sartu baino lehen, zegoeneko erabiltzen ziren lan-tokiei, bertan aldatzen, handitzen edo eraldatzen diren zatiak izan ezik (horiek leku berritzat joko dira), xedapenak aplikatuko zaizkiela, salbuespenak salbuespen, eta horien artean ez da 7.6. atala aurkituko.

Ondorioz: zure lan-tokiko eskailera-mailetako mailagaina eta kontramaila neurtu zuten 1997an… ez?… bada lehenbailehen egin beharko zenukete.

Luis Blanco Urgoiti, AVEQ-KIMIKAko idazkari nagusia.

Buletinera harpidetu