Apirilak 28, lan segurtasuna ikusgai jartzeko egun bat

Segurmania
Apirilak 28, lan segurtasuna ikusgai jartzeko egun bat

Apirilaren 28a Lan Segurtasuneko Nazioarteko Eguna da.

Batzuen iritziz ‘egun’ hauek ez dira oso baliogarriak eta garrantzia kentzen diete. Egia da lan segurtasuna ez dela jardunaldi bakar batean jorratu behar eta urte osoan zehar eraginkorra izan behar dela. Askoren segurtasuna horren mende dago. Baina egia da ere ikusgai jartzeko aitzaki ezin hobea dela. Eta harekin bat egin nahi dugu.

Egun horretan talde osoari gogorazi nahi zaio arriskuak saihesteko erremintak daudela, arriskuak egon badaudela kontuan hartzeko eta horiek nola kontrolatu eta prebenitu jakiteko. Izan ere, langileak segurtasunaren sustatzaile nagusiak dira. Horiek dira zuzenean on egiten dien eta Gizarte osoan eragiten duen prebentzio kultura bat oinarritzeko funtsezko pertsonak.

Apirilaren 28a eten egiteko eta talde bakoitzaren barruan, enpresaren maila bakoitza bere jarduerez arduratzeak duen garrantzian lasaitasunez pentsatzeko unea da. Bakoitzak bere buruari planteatu behar dio lan egiteko erak lan hura burutzen duenari ez ezik, giza talde osoari ere eragiten diola. Egun horretan lasai asko pentsatu behar da segurtasunez lan egitea lan egiteko aukerako modu bakarra dela. Gauero etxera onik iritsi ahal izateko bide bakarra da. Segurmanía fan nagusia den unea da.

Urteurren hau ere lan segurtasun eta osasun esparruko joera berriak ezagutzera emateko aitzakia da. Ezin dugu ahaztu egun honek ere Hildako eta Zauritako Langileen Oroitzapeneko Nazioarteko Eguna hartzen duela barne. Hura mundu osoan zehar ospatzen da 1996. urtetik.

Lan Segurtasuneko Nazioarteko Eguna aitzakia izan daiteke ere lan sarean parte hartzen duten eragile guztiek geure buruei galdetzeko ea zein den gure zeregina prebentzioan eta hura nola garatu dugun. Ea prebentzio kultura sustatzeko ahal izan dugun guztia egin den, hura hobetzeko aldaketak sartu behar diren, arriskuak murrizteko eta kontrolatzeko eta taldeko ongizatea zabaltzeko aurrera pausu berriak emateko unerik hoberena ez ote izango den.

Ez dira jarduera handiegiak egin behar. Baizik eta jardunaldia eguneroko lan baten amaiera gisa enfokatu daiteke. Hitzaldiren edo eztabaidaren bat antolatzea alde batera utzi gabe, prebentzioan eragiten duten jakinarazpenak bidaltzea edo beste motatako edozein jarduera.  Izan ere, ekimen honen alde egiteko konpromiso hau berresten duten jarduera  ‘txiki’ horietatik hasi behar gara. Garrantzitsuenetariko bar, planeta osoko langileentzako baldintza hobeagoak lortzeko helburua baitauka. Non eman behar da izena?

Buletinera harpidetu