Arrisku psikosozialak

Segurmania | 20/01/2020
Arrisku psikosozialak

Enpresa bat ez dela hura osatzen duten langileak baino askoz gehiago esaten dugunean ez gara egia puzten ari.  

Enpresa bat ez dela hura osatzen duten langileak baino askoz gehiago esaten dugunean ez gara egia puzten ari.

Klixe bat da, topiko bat, begi bistakoa, baina askotan, teknologiak nolabait itsututa, alegia: robot baten trebetasuna, elkar trukerako zutabe baten altuera, portu batean sartzen ari den edukiontziak garraiatzen duten itsasontzi erraldoi baten handitasunaren ikuspegia, ahazten dugu, beti, salbuespenik gabe, mirari teknologiko horiek diseinatzen, eraikitzen, burutzen eta mantentzen dituzten langile taldeak atzetik daudela .

Hau konplikazio bat da, batzuetan ez dirudi arren, makina konplexuena ere logika eta matematika kutxa bat delako, non sarrera parametro berberak sartzen baditugu, beti erantzun bera emango duen. Pertsonak, zorionez edo zori txarrez, ez gara horrelakoak.

Horregatik, langile bakoitza desberdina eta ezagutzeko zaila delako, talde lanen dinamikak aurreikusteko oso zaila dira eta arrisku psikosozialen kudeaketa enpresa guztietan oso garrantzitsua da.

Etenik gabe ematen diren gatazkek, eta are gehiago jazarpen egoerek, produktibitatea jaistea zuzenean eragiten dute, txandakatzea areagotzen dute eta baita absentismoa ere, eta hura jasaten ari direnengan ondorio atzeraezinak eragin ditzake. Lan istripuek eta gaixotasun profesionalek egiten duten bezala, salbuespen batekin: azken horiek osasun fisikoari eragiten diote eta aurretik aipatutakoek, berriz, psikologikoari.

Bitxia da, enpresei, gizakiek osatuta direnez, parte hartzen duten gizarteari eragiten dioten kalte berberak eragiten dietela ikustea. Gure gizarte inguruan badirudi inori ez diola lotsarik ematen bizkarreko mina sendatzeko fisioterapeutarengana dola esatea, baina, haatik, oraindik arraroa da norbaiti antsietatea, estresa edo depresioa tratatzeko, psikologoarengana doala entzutea. Enpresetan gauza bera gertatzen da, eraso fisiko bat gertatuz gero, berehala esku hartzen da, baina jazarpen moraleko egoera batean, oraindik zera entzun behar da: “oso izaera zaila dauka eta”.

Gaur egun, eskuragarri ditugun hainbat erremintei, diagnostiko sistemei eta prebentzio neurriei esker, azalpen hutsetatik eta “horrek oso izaera bitxia dauka” edo sarritan entzuten dugun “sail honetan lan gehiegi dugu eta” erantzunetatik haratago egin dezakegu (eta jakin badakigu aitzaki orok itxura hori duela).

Baliabideak eskura ditugula, enpresak badu neurriak hartzeko, arrisku psikosozialen ebaluazio zuzena egiteko eta ematen diren aurrerapenen eta hobekuntzen jarraipena egiteko bidea.

Fatxada bat eraikitzean gure langileek altueran lan egiteko arriskuari aurre egin behar dioten bezala, zenbait lanek berez lan estresa, nerbioak eta baita nolabaiteko tentsioa ere eragiten ditu, baina, fatxada bat eraikitzeko, prebentzioa eta antolaketa, materiala, prestakuntza neurriak eta baita langileen zaintza zuzen antolatu behar den bezala, “prebentzio baliabideari” helduz, proiektu bat entregatu baino lehen edo bereziki garrantzitsua den bezero baten ikuskaritzaren aurrean, ia ezinezkoa da estres egoerarik ez eragitea. Arrisku horren berri izanda eta behar bezala ebaluatuta, enpresak bere prebentzio antolamenduaren barruan sartu eta neurri egokiak hartu behar ditu, liskarrik, gatazkarik edo bajarik ez eragiteko.

Lan denbora kudeatzeko eta estresari aurre egiteko erremintak eskura jartzea, lan denbora eta etekina kudeatzea, bitartekotza eta gatazkak ebazteko sistemak, kontzientziatuta dauden zuzendariak eta bitarteko agintariak, behar bezala prestatuta eta informatuta, besteak beste, egin daitezkeen gauza asko dira, alegia, arrisku psikosozialaren aurako arnesak eta barandak.

Arrisku psikosozialei prebentzioaren bidez aurre egiten badiegu, zuzen jardungo dugu, izan ere, egunero lanera joan behar baldin bagara, ez sufritzen saia gaitezen.

 

Luis Blanco Urgoiti, AVEQ-KIMIKAko Idazkari Nagusia.

 

Buletinera harpidetu