Azukrea zure gorputzaren aldamioa al da? Zaindu gorputza bere menpe egon gabe

Bizitza seguruak
Azukrea zure gorputzaren aldamioa al da? Zaindu gorputza bere menpe egon gabe

Azukre kontsumoak nola eragiten dio gure gorputzari? Gorputza on bat eta pisua galtzea baino haratago doa. Azukre gutxiago hartzeak osasunari on egiten dio.

Azukre kontsumoak nola eragiten dio gure gorputzari? Gorputza on bat eta pisua galtzea baino haratago doa. Azukre gutxiago hartzeak osasunari on egiten dio. Horregatik, Osasunaren Munduko Erakundeak  (OME) gomendatzen du, azukre askeak hartuz gero, energia premia guztien %10 baino gutxiago hartzea; gainera, osasuna hobetu daiteke %5 baino gutxiago hartuz gero, alegia, 25 gramo egunean, normalean hartzen duguna baino askoz gutxiago.

Azukre gehiegi hartzearen arriskuak

Azukre gutxiago hartzearen onurak ez dagozkio arlo fisikoari bakarri, azukrea etengabe eta gehiegi hartzen badugu, lan eremuan ere, ondorio negatiboak izan ditzakegulako. Hau da, memoria galtzea eragin dezake, suminkorrago egotea, loak hartzeko zailtasuna… erabat kaltegarria gure lan jardunaldirako. Eta baita beste arazo batzuk ere: obesitatea, diabetesa, arrisku kardiobaskularra,…

Agur azukreari! Hainbat azterketek bere ondorio negatiboak baieztatu dituzte

Zenbait ikerketek diote azukre gehiegi duten dietek komunikazio neuronala oztopatzen eta memoria murrizten dutela. Suminkortasuna handitu, antsietatea eta estresa sortzera ere iritsi daitezkeela. Izan ere, azukreak kortisol mailak igotzen ditu, alegia; erlaxatzea eta lasai lo hartzen uzten ez dizun estresaren hormona.

Sintoma hauen azalpena zera da: odolak glukosa xurgatzen duen bitartean, gogotsu sentitzen gara. Baina, energia bultzada honen ondoren, depresio bat dator. Glukosa jaisten denean, ezinegona, nekea sentitzen hasten gara eta pentsatzeko eta kontzentratzeko zailtasunak ditugu.

Kaliforniako Unibertsitatearen azterketa batek egiaztatu du azukredun freskagarri, litxarkeriak eta gozoki gehiegi 6 astez hartzeak gure memoriari eta ikaskuntzari zuzenean kalte egiten diola. Zergatik? Burmuina motelago lan egiten hasten delako. Bestalde, azterketa berak dio behar baino azukre gehiago hartzeak intsulina erregularraren gaitasuna blokeatzen duela eta burmuinera ez dela pentsamendua eta emozioak prozesatzeko behar adina energia iristen.

Batzuetan ez gara konturatzen, estresak ez ezik arazo pertsonalak eta lo nahiko ez egiteak ere gure osasunari kalte egiten diotela. Geure buruei galdetu beharko genieke zuzen elikatzen ari garen gure organismoak ondo funtzionatzeko, eta ondorioz, gure gaitasun guztiekin lan egiteko.

Aukera osasuntsuak

Azukrea egunero hartzen ditugun ia elikagai eta edari guztietan agertzen den osagai bat da, nahiz eta gu ez konturatu. Hala ere, kopuru txikitan ez da kaltegarria.

Hartu fruta ale bat! Bitaminen, mineralen eta zuntz iturri dira. Egia da azukrea dutela, baino askoz gutxiago. Aukera osasuntsua da zerbait gozoa hartu nahi dugunean, gainera energia dosi egonkorra eta etengabea ematen dizu, nekea, kontzentrazio falta eta arreta galtzea saihestuz. Funtsaz elikatu behar gara, gure gorputzak eskertuko digu!

Elikadura zuzena izatea bezalako gaiak –lanean dugun desgaste fisikoaren eta psikikoaren arabera- oinarrizkoa da egoera fisiko eta mental egokia lortzeko, gogoan izan.

Buletinera harpidetu