Kantatuz esango dizut: DENBORAK HEGAN EGITEN DU

Segurmania
Kantatuz esango dizut: DENBORAK HEGAN EGITEN DU

Denborak hegan egiten du eta txarrena ez da hau gertatzea: txarrena egunean egin behar dituzun edo benetan egin nahi zenituzkeen gauzak egiteko 24 ordu nahikoak ez direla sentitzea da. Denetara ez iristearen sentsazioa eta zure produktibitatea jaistea, lan-istripu bat edo lanbide-gaixotasun bat izateko arrisku handiagoa sortu dezaketen estresa, antsietatea eta ondoeza saihestu nahi dituzu? Azalduko dizugu nola.

Denborak hegan egiten du eta txarrena ez da hau gertatzea: txarrena egunean egin behar dituzun edo benetan egin nahi zenituzkeen gauzak egiteko 24 ordu nahikoak ez direla sentitzea da. Denetara ez iristearen sentsazioa eta zure produktibitatea jaistea, lan-istripu bat edo lanbide-gaixotasun bat izateko arrisku handiagoa sortu dezaketen estresa, antsietatea eta ondoeza saihestu nahi dituzu? Azalduko dizugu nola.

Lehenik eta behin, zereginaren garrantzia eta haren garapenaren premia jakin behar dira lehentasunak ezartzeko. Eta lehentasun horiek, Eisenhowerren Denbora kudeatzeko matrizea deritzon tresnaren arabera, lau koadrantetan sailkatzen dira. Honako hauek denbora nola inbertitu eta berau hobeto kudeatzen lagunduko dizute, zereginak ordenatzean zure energia aurretik zertan inbertitu jakiteko.

Eta pentsatuko duzu: “Izen horrekin oso konplikatua edo garestia izan behar du”. Ez bata ez bestea: arkatza eta papera besterik ez duzu behar. Orriaren erdian gurutze bat egin behar duzu zereginak honela jartzeko:

 

GARRANTZITSUA – PREMIAZKOA
Etortzeko eskatzen badidazu, dena uzten dut.
Lehenik eta behin, premiazko zeregin garrantzitsuak egin behar dira. “EGIZU” dioen gezi argitsu bat duten jarduerak dira.
Adibidez, txosten bat epe barruan entregatzea, faktura bat ordaintzea, konponketa bat egitea eta abar. Atzeratu eta eskuordetu ezin dituzun egitekoak dira.

 

GARRANTZITSUA – EZ PREMIAZKOA

Despazito-a

Zeregin garrantzitsuak dira, baina ez premiazkoak eta honeri esker, lana PLANIFIKATU eta denbora malguagoekin jokatu ahal izango duzu.
Adibidez, izan daiteke zure gaitasun pertsonalak hobetuko dituen ikastaro bat egitea, proiektu baterako edo epe luzerako lankidetzarako bilera bat ixtea, etab.
Hemen garrantzitsuena data horretara ez iristea da, gezi argitsua ager ez dadin.

 

EZ GARRANTZITSUA – PREMIAZKOA
Help, lagundu.
Garrantzitsuak ez diren baina premiazkoak diren zereginekin bat dator; adibidez, arazo bat konpontzeko jasotzen duzun telefono-dei hori edo norbait zain dagoen helbide elektronikoa.
Zeregin horiek beste norbaiten esku utz daitezke: ez zara profesional eskasagoa, gauza garrantzitsuagoak eta larriagoak egin behar dituzunean laguntza eskatzeagatik.

 

EZ GARRANTZITSUA – EZ PREMIAZKOA

Sentitzen dut, denbora galarazteagatik.

Ez garrantzitsua, ez premiazkoa. Zergatik sartzen da multzo honetan? Egin beharreko lana delako, baina ez duelako merezi ahalegina eta denbora eskaintzea. Oro har, denbora pasatzeko Interneten nabigatzea, argazkiak begiratzea, etab. Lanegun baten ondoren, koadrante hau beharrezkoena da, izan ere, deskonektatzeko eta atsedena hartzeko aukera emango digu baina lanorduetan gertatzen bada, presioa gehitu diezaieke gainerako zereginei eta estresa edo produktibitate jaitsiera bat ekar dezake.

CECOBI. Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioa

 

Buletinera harpidetu