Prebentzioan ez dago Black Friday egunik

Segurmania
Prebentzioan ez dago Black Friday egunik

Baina, nahiz eta prezioak jaitsi eta produktuak merkatu, unibertso guztiak Black Friday eguna gertaera estandar baten eran onartu eta ezarri duela ematen badu ere, beherapen horiek ez dute arlo guztietara iritsi behar eta are gutxiago lan-segurtasunera. Beraz, inola ere ez ahaztu: prebentzioan ez dago Black Friday egunik.

Urte bat itxaroten egon ondoren, jada berriro hemen da megabeherapen erosketen ostirala. Gehiago edo gutxiago dagoeneko bakarren batek begia botako zion deskontu erakargarriarekin erosi nahi duen produkturen bati; gogoari eustea zaila da.

Baina, nahiz eta prezioak jaitsi eta produktuak merkatu, unibertso guztiak Black Friday eguna gertaera estandar baten eran onartu eta ezarri duela ematen badu ere, beherapen horiek ez dute arlo guztietara iritsi behar eta are gutxiago lan-segurtasunera. Beraz, inola ere ez ahaztu: prebentzioan ez dago Black Friday egunik.

Ostiral honetan, urteko gainerako egunetan bezalaxe, praktikan jarri behar dituzu prebentzioko ohiko neurri eta segurtasun guztiak eta ez jaitsi arreta-gradu bat ere.

Eta, jakina, gogoratu istripua gertatuz gero, ez dagoela atzera bueltarik eta ezin dela erositako produktua itzuli. Publizitate-kanpaina batean esaten den moduan, ez dago hori ordainduko duen mastercard edo dirurik.

Interneten, zenbait web orrialdeetan aholkuak ematen dituzte Black Friday-ren aurrean bizirik irauteko  moduaren inguruan, baina, nola ez, bizirik iraute hori tonu ironikoarekin erabiltzen dute, inor ez baita gogaitzen erosketak egitera joatearekin, nahiz eta oso nekagarria, astuna edo estresagarria izan daitekeen.

Beraz, datorren urteko Black Friday-ra baldintza berean iristea nahi baduzu berriro ere deskontu zoragarri horiek eduki ahal izateko, gogoratu egunero behar dituzun segurtasun eta prebentzioko neurri guztiak kontuan izatea. Neurri horiek egoki erabiltzeak, ostiral hau edota beste edozein ostiral benetako Black Friday bilakatzea bermatuko baitizu.

 

 

 

 

Buletinera harpidetu