Segurtasunerako eskubidea izateak segurtasunerako obligazioa edukitzea dakar

Segurmania
Segurtasunerako eskubidea izateak segurtasunerako obligazioa edukitzea dakar

Bizi garen gizartean, oro har, gutxitan hartzen dugu kontuan gure eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren. Agian, inork ez digulako gure eskubideak behar bezala azaldu eta gure betebeharrak azaltzerik ez dugulako nahi.

Bizi garen gizartean, oro har, gutxitan hartzen dugu kontuan gure eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren. Agian, inork ez digulako gure eskubideak behar bezala azaldu eta gure betebeharrak azaltzerik ez dugulako nahi.

Lan munduan, sindikatuek euren lana egin behar dute eta gure eskubideak esplikatu behar dizkigute, baina enpresak ere, harrera prozesuan azaldu behar dizkigu. Horrez gain, modu eta indar berberarekin bi eragileek, bai langileen ordezkariak eta bai enpresa berak (langileei euren lana garatzeko inguru segurua hornitzearen azken arduraduna), azaldu beharko ligukete eskubideez gain betebeharrak ere baditugula.

Giro seguruan lan egiteko eskubidea dugu, baita gure lanpostuari buruzko informazio osoa eta eskuragarria jasotzeko eta bertan eraginkortasunez eta segurtasunez jarduteko formakuntza egokia jasotzeko ere.

Gure lanean erabiltzen ditugun makina eta ekipo guztiak seguruak izateko eskubidea dugu. Estrusio-makina batetik fresa batera, zulagailu batetik eskuko mailu, ordenagailu edo entxufe xumeeneraino, denak ebaluatuta eta markatuta egon behar dira eta harekin egiztatu behar da, diseinatu eta fabrikatu zirenetik, edozein istripu prebenitzeko segurtasun neurri egokiak dituztela edo horretarako behar bezala egokitu direla.

Gure enpresetako prebentzio kudeaketan ordezkatuak izateko eskubidea dugu. Prebentzio ordezkariek segurtasunari buruzko prestakuntza jasotzeko eskubidea dugu eta baita euren lanean zorrotz eta proaktiboak izateko gure enpresetako segurtasun arduradun teknikoekin batera lan eginez. Prebentzio ordezkariek lidergoarekin jarduteko eskubidea dugu, baita langileei jarraibideak emateko eta enpresari laguntzeko segurtasuna guztion zeregina dela kontzientziatzeko lan garrantzitsuan.

Segurtasuna truke-moneta gisa ez erabiltzeko eskubidea dugu. Lan arriskuen prebentzioaz hitzarmen kolektiboak negoziatzen diren garaian bakarrik ez kezkatzea, presio moduan erabiliz soldataren hamartar gutxi batzuk igotzeko edo urtean zenbait ordu gutxiago lan egiteko, onartu ezin dugun mespretxua eta iraina baita. Gure laneko segurtasuneko alderdiren bat eztabaidatu behar baldin bada segurtasun eta osasun batzordean (jarduera kolektibo bati dagokionez edo baita lan ikuskariaren aurkako salaketa bati dagokionez ere), berehala artatu behar da. Prebentzio arloan erabakiak hartzen badira bakarrik hitzarmen kolektiboaren mahaia ireki denean, prebentzio ordezkariak aldatzeko garaia da.

Enpresak gure osasuna zaintzeko protokolo bat irekitzeko eskubidea dugu, gure laneko arriskuekin bat eginez. Ordenagailu baten aurrean esertzeak, egokia ez den aulki batekin, minutu batzuez, ez du gure osasuna kaltetzen, baina urtean 1.700 orduz inguru egiteak ziur kalte eragingo diola. Osasuna zaintzea eta azterketa medikoak egitea, erreminta garrantzitsua dira prebentzioa behar bezala burutzen ari den edo zerbait huts egiten ari den jakiteko.

Eta, jakina, argi eta garbi dago, eta ez du azalpen askorik behar, gure lankideren bati kalte eragin dakiokeen istripurik ez eragiteko betebeharra dugula. Geure segurtasunari berari buruz pentsatu daitezkeen betebehar guztiak areagotu behar dira besteen segurtasuna kaltetu baldin badezakete.

Eskorga jasotzailea erabiltzerakoan kontu handiz egin beharko genuke, berarekin istripu bat edukiz gero, gidari gisa kalte egin ahal digulako, baina hori ez da arrazoi bakarra, alegia; kontu handiz erabili behar dugu, abiadura gehiegirekin edo behar bezala ez erabiltzeak eskorgarekin istripu bat eragin dezakeelako eta baita gure lankideren baten heriotza ere. Gure bizitza osoan gurekin eraman beharko dugun zama.

Geure buruak zaintzeko betebeharra dugu, axolagabekeriak baztertzeko, jardun baino lehenengo pentsatzeko. Enpresak planta eta biltegia behar bezala diseinatu behar ditu, eskorgetarako eta oinezkoentzako markatutako bideekin. Instalazioetako zoladura egokia eta ez labaingarria izan behar da eta denon artean txukun eta garbi mantendu behar dugu. Horrez gain, osagarrizko segurtasuneko azken hesi gisa, beharrezkotzat jo daiteke langileek segurtasun oinetakoak erabiltzea. Gainera, horiek behar duten pertsona guztien eskura izan beharko dira eta azken horiek nahita nahiez erabili beharko dituzte, aitzakiarik gabe.

Horri dagokionez, gure lanean Norberaren Babeserako Ekipoak (NBE) erabili behar ditugun guztiok aitzakiarik gabe erabili behar ditugu. Eman diguten NEBekin gustura ez bagaude, betaurrekoak ez bazaizkigu ondo geratzen edo oinezkoak deserosoak badira, gure enpresaren prebentzio teknikoekin hitz egin behar dugu, modu positiboan eta gustura gauden babes ekipoaren modelo bat bilatzen saiatu. Erabiltzeari uztea eta, batez ere, ezkutuan erabiltzeari uzten bada, konponbiderik okerrena izango da.

Baina saiakera horiek guztiak alferrikakoak dira adi ez bagaude. Enpresak prebenitu behar du langileek gehiegizko konfiantza ez izaten eta konfiantza hori saihesten duten sistemak abian jarri behar ditu.

Batzuetan, makina berri baten karenatzeak edo prebentzio zerbitzuek ipinitako oharpen kartel berri bat ikusita, pentsa dezakegu “hauek tuntunak garela uste dute”. Baina, gillotina batek aktibatzeko bi botoi baditu eta distantzia nahikoaz bereizita hura aktibatzeko bi eskuak erabili behar izateko, helburua gehiegizko konfiantza ez izatea da. Horrekin honako hau saihestu nahi da: Makinarekin ehunaka orduz lanean pasa ondoren, “ez da ezer gertatzen horrela egiteagatik…”  pentsatzeagatik, azkenean,  “ezer” hori gertatzea.

Lanean, baina batez ere, laneko segurtasunean, bizitza bera bezala, eskubide orok segurtasun bat darama berarekin. Enpresetako esfortzuak alferrikakoak izango dira, guk, geure segurtasunaren azken arduradunak izanik, ez badugu geure aldetik jartzen.

Sinatua
Luis Blanco Urgoiti, AVEQ-KIMIKAko idazkari nagusia

Buletinera harpidetu