Segurtasunik eta osasunik gabe ez dago lan-duintasunik

Segurmania
Segurtasunik eta osasunik gabe ez dago lan-duintasunik

Segurtasuna eta osasuna lan duin baten oinarria dira; izan ere, horiek gabe ezinezkoa da lan bati duintasunaren kalitatea ematen dioten gainerako balioak eraikitzea.

Segurtasuna eta osasuna lan duin baten oinarria dira; izan ere, horiek gabe ezinezkoa da lan bati duintasunaren kalitatea ematen dioten gainerako balioak eraikitzea.

Aurton Osalanek, gizarte-eragile guztien parte-hartzearekin, segurtasunari eta lanari buruzko kanpaina berri bat jarri du abian gizartea lan bat kalitatezkoa izan dadin, lehenengo eta behin, lan seguru bat izan behar dela kontzientziatzeko.

Izan ere, lan bat duin moduan kontsideratua izateko jarraibide batzuk bete behar ditu baina lehena eta nagusia, ezinbesteko baldintza moduan pertsona langileen segurtasuna eta lan-osasuna bermatzea da. Segurtasunik eta lan-osasunik gabe ez dago duintasunik, ezta ere, ezelako lan-kalitaterik.

Hala ere, lan duin baten ezaugarrien inguruan pentsatzen denean, segurtasuna eta langilearen osasuna (LSO),  hain oinarrizkoak eta funtsezkoak diren baldintzak ia oharkabeko pasatzen dira. Egungo modelo sozialak produktibitatea, soldata, garapen profesionala, aukera berdintasuna edota lan-bateratzea bezalako beste alde batzuetan jartzen du fokua funtsezkoena eta ezinbestekoena ahaztuz: LSO-a.

Horregatik, kanpaina hau edozein enpresa eta lanbidetan LSO-aren beharren gainean kontzientziatzeko beharrezkoa da. Baita ere, LSO-a  lan bat duin bezala kontuan hartzeko ezinbesteko balioen eta adierazleen artean azpimarratzeko.

Are gehiago, gaurko gizartean laneko arrisku berriak agertzen ari direnean, teknologia,  hiperkonektagarritasuna, globalizazioa eta lanaren antolaketaren aldaketa bezalako erronka berriekin orain arte ezagututako laneko arrisku ezagunen areagotze bat emanez.

Segurmania-tik hain garrantzitsua den kanpaina honetan parte hartu nahi dugu eta SST-a lan bat duin moduan kontsideratua izateko bete behar diren baldintzen oinarri gisa ulertzeko beharrizana indartzeko, sentikortzeko eta kontzientziatzeko lanean jarraituko dugu.

<iframe src=”https://www.youtube.com/embed/t-im3sV5vok” width=”560″ height=”315″ frameborder=”0″ allowfullscreen=”allowfullscreen”></iframe>

Buletinera harpidetu