Ainguraketa, konexioa eta atzipenaren arteko triangeluaren garrantzia erorketen aurkako sistema batean

Segurtasun-ikasgaiak
Ainguraketa, konexioa eta atzipenaren arteko triangeluaren garrantzia erorketen aurkako sistema batean

Altueran lan egiten baduzu, ezin duzu arreta galdu. Igotzen zaren lekura igotzen zarela, bi metrotik gorako altuera baldin badu, babestuko zaituen erorketen aurkako prebentzio sistema bat eduki behar duzu. Baina, honako hau hartu behar duzu kontuan: sistema guztiek ez dute egoera berdinerako balio eta ez dute eraginkortasun berbera altuera batean edo bestean.

Altueran lan egiten baduzu, ezin duzu arreta galdu. Igotzen zaren lekura igotzen zarela, bi metrotik gorako altuera baldin badu, babestuko zaituen erorketen aurkako prebentzio sistema bat eduki behar duzu. Baina, honako hau hartu behar duzu kontuan: sistema guztiek ez dute egoera berdinerako balio eta ez dute eraginkortasun berbera altuera batean edo bestean.

Horregatik, zeregin bakoitzerako erorketen aurkako sistema egokia aukeratu behar da, hau da, segurtasunez altueran lan egiteko erabili behar den Europako araudiaren arabera fabrikatutako eta diseinatutako elementuen multzoa. Honako hauek bezalako zenbait alderdi hartu behar da aintzat: osagaien diseinua eta eroriz gero horien jokaeraren ezaugarriak, oztopoak inguruan izatea, lana burutzeko behar diren mugimenduen askatasuna eta ainguraketa puntuaren egoera.

Arrisku egoera baterako egokia den erorketen aurkako sistema bat beste egoera batean agian ez da eraginkorra, beraz, lehenik eta behin, has gaitezen ezagutzen konexio, blokeo, posizionamendu, atxikipen edo erorketa aurkako zein NBE osagai diren elkarrekiko bateragarri, eta zeintzuk erabili behar dituzun batera, aurre egin beharreko erorketa arriskutik babesteko:

  • Erorketa horizontalerako arriskua duten lanetarako, langilea eroriz gero, kaltea arinduko duen erorketen aurkako sistema bat erabili behar da. Hori honako hauek uztartuta lortzen da:

-Arnes multzoa + konexio eta euste azpi sistema + euste puntu finkoa/mugikorra.

  • Erortzea saihesteko, honako hauek bezalako euste eta atxikipen sistemak erabili behar ditugu:

-Barandak eta gorputz babesa

-Aldi baterako babesak

-Konexio lineak

-Eskailerak kaiolarekin eta gorputz babesarekin

  • Zintzilik egiten diren lanetarako, lan bertikaletarako erorketen aurkako sistema bat erabili behar da, soken bitartez:

-Arnes multzoa + konexio eta euste azpi sistema + euste puntua.

 

Honako hauek osatu behar dute erorketen aurkako sistema:

  • 1) Gorputza heltzeko gailu bat, erorketen aurkako arnesa, haren xedea gorputzari erortzean heltzea eta langilearen jarrera egokia bermatzea izango da, gelditu ondoren. Erorketen aurkako arnesa gorputzaren gainean egoki ipini eta doitu behar da.
  • 2) Konexio azpi sistema Horrek erorketen aurkako arnesa euskarriaren egituran kokatutako ainguraketa gailuari lotzen utzi beharko du eta erorketan egindako distantzia bertikala ahalik eta txikiena izatea eta gelditzean, gorputzari igorritako indarrak lesioak sortu ditzakeen gehienezko balioa ez gainditzea lortu behar du.

Honako hauek osatzen dute konexio azpi sistema: gelditze gailu bat eta konektore egokiak azpi sistemaren mutur banan kokatuta.

  • A) Gelditze gailu gisa, erorketen aurkako gailu eta edo energia xurgailu bat erabil daiteke.

a.1) Erorketen aurkako gailuak labaingarriak (ainguraketa linea  zurrunaren edo malguaren gainean) edo erretraktilak.

a.2) Energia xurgailua energia xurgatzeko elementu bat barne daraman euste elementu batez osatuta dago (ohikoena jositako bi ehun-zinta izaten dira).

  • B) Konexio azpi sistema eta ainguraketa gailuaren eta erorketen aurkako arnesaren arteko konexioa konektoreen bidez egiten da, alegia, osagai desberdinak elkarrekin lotzeko erabiltzen den irekiune batez hornitutako elementu metalikoak. Banagarriak edo solidarioak izan daitezke, baita itxiera automatikokoak edo erroska itxidurakoak ere.

 

  • 3) Ainguraketa gailu bat, euskarriaren egiturako euste puntu bati eutsitako euste elementu batez osatuta. Euste elementua kable metaliko bat, banda bat edo zuntz sintetikoko soka bat izan daiteke, eta haren luzera finkoa edo erregulagarria izan daiteke. soporte.

Gogoratu, erori ondoren, segurtasunez eta arriskurik gabe gelditzea bermatuko da, bakarrik, modu bateragarrian elkarrekin konektatutako ekipoek osatutako multzoak erabiltzen direnean.

Buletinera harpidetu